Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

2
Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, Erregistro Zibila herritarrentzako doako zerbitzu publiko gisa eta bake-epaitegiak mantentzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. [10
11
02
01
0651]
2015.02.19
113
06:29

Jatorrizko ekimenak

10\11\02\01\00651Erregistro Zibila herritarrentzako doako zerbitzu publiko gisa eta bake-epaitegiak mantentzeari buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Poposamena egin duen taldearen txanda.

Gallastegui Oyarzábal, Miren (SV-ES LT) (10:51)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (11:00)Bideoa ikusi

Arzuaga Gumuzio, Julen (EH Bildu LT) (11:09)Bideoa ikusi

Zorrilla Ibañez, Joseba (EA-NV LT) (11:19)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Llanos Gómez, Nerea (PV-ETP LT) (11:30)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Gallastegui Oyarzábal, Miren (SV-ES LT) (11:41)Bideoa ikusi

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (Eserlekutik) (11:48)Bideoa ikusi

Arzuaga Gumuzio, Julen (EH Bildu LT) (11:50)Bideoa ikusi

Zorrilla Ibañez, Joseba (EA-NV LT) (11:56)Bideoa ikusi

Llanos Gómez, Nerea (PV-ETP LT) (12:02)Bideoa ikusi

Botazioak. (12:07)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako bigarren puntua: "Euskal Sozialistak
legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena,
Erregistro Zibila herritarrentzako doako zerbitzu publiko
eta bake-epaitegiak mantentzeari buruz. Eztabaida eta behin
betiko ebazpena".


Proposamena egin duen taldearen txanda. Gallastegui
anderea, zurea da hitza, ekimena aurkeztu eta aldezteko.

GALLASTEGUI OYÁRZABAL andreak: Egun on, legebiltzarkideok.
Eskerrik asko, presidente andrea.

Konfuziok zioen bezala, akats bat egin eta zuzentzen ez
duena beste akats askoz handiagoa egiten ari da. Eta hori
egin du, hain justu, Alderdi Popularraren Gobernuak
zerbitzu publikoak pribatizatzeko grina geldiezin horretan.
Izan ere, hasiera batean aurreko Justizia ministroaren
burugogorkeria zirudiena -Justizia Administrazioko bere
erreformekiko aurkakotasun erabatekoena biltzea lortu zuen-
, zentzugabekeria baten ebidentzia eta berrespen gisa
sendotu da.


Gaur bideratuko dugun eztabaida ez da berria; iaz ere izan
genuen. Zehazki, bihar urtebete justu onartu zuen
Legebiltzar honek erdibideko zuzenketa bat, talde guztien
botoekin -Talde Popularrarenekin izan ezik, jakina- eta
UPyD taldearen abstentzioarekin. Zuzenketa hartan,
Erregistro Zibilaren ardura erregistratzaileen esku jarri
eta bake-epaitegien jarraipena zalantzan jartzen zuen
aurreproiektua erretiratzea eskatzen zen, eta erregistroa,
orain arte bezala, publikoa, doakoa eta herritarrentzat
gertukoa eta irisgarria izatearen alde egiten zen.



Irisgarria izatea, ezkondu, dibortziatu, adoptatu, seme-
alabak eduki, bizi-agiria eskuratu edo herentzia jaso nahi
duten herritar guztientzat, legebiltzarkideok, eta,
horretarako, erregistrora, bake-epaitegira, hona, etxe
ondora, jo behar duten guztientzat, eta Internetez eskatuko
dutenentzat, eta funtzionario baten eskutik agiri edo
ziurtagiri hori jasoko dutenentzat, ezer kobratu gabe.

Baina laster utziko dio hala izateari, ez badiogu muga
jartzen Justizia Ministerioak ezarri nahi digu beste
gehiegikeria horietako bati.