Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

4
Galdera, Arantza Quiroga Cia Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak lehendakariari egina, Etika eta Jokabide Kodeak bere helburuak betetzearen gainean. [10
10
05
01
0547]
2015.02.27
114
05:16

Jatorrizko ekimenak

10\10\05\01\00547Etika eta Jokabide Kodeak bere helburuak betetzearen gainean

Izapideak

Lehendakariak erantzun du

Hizlariak

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (10:00)Bideoa ikusi

Lehendakaria (10:01)Bideoa ikusi

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (10:03)Bideoa ikusi

Lehendakaria (10:06)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako laugarren puntua: "Galdera, Arantza Quiroga
Cia Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak
lehendakariari egina, Etika eta Jokabide Kodeak bere
helburuak betetzearen gainean".


Quiroga andrea, zurea da hitza.

QUIROGA CIA andreak: Eskerrik asko, presidente andrea. Egun
on.

Toña jaunak Gobernu honen sailburu izaten jarraitzea
erabaki duzu, lehendakari jauna, legea ez betetzeagatik
kondena-epai bat izan arren.


Puntu honetara iritsirik, galdera hau egin nahi dizugu,
lehendakari jauna: legea ez betetzeagatik gaitasungabetze-
epai bat jaso ondoren, uste duzu eredugarria dela sailburu
horrek kargu publiko bat betetzea?

LEHENDAKARIAK: Eskerrik asko, Quiroga anderea.

Erantzuteko, lehendakari jauna, zurea da hitza.


JAURLARITZAKO LEHENDAKARIAK (Urkullu Renteria):
Legebiltzarburu andrea.

Begira, Quiroga andrea, Etika Publikoaren Batzordeak Angel
Toña jaunari aurpegiratu dio epai hau -eta hemen
zehaztapena egingo dut-..., merkataritza-epai hau
jakinarazi ez izana. Eta eskatuko nizuke kondena penal
batekin ez nahastea.

Epaiak gaitasungabetze partzial bati buruz hitz egiten du,
epaitegi jakin baterako, eta, beraz, eskatuko nizuke
gaitasungabetze batekin ez nahastea.

Edonola ere, hau da nire galdera: Etikaren eta Portaeraren
kodeak benetan sustatzen du kargu publikoen
eredugarritasuna? Bada, esango dizut Etika Publikoaren
Batzordearen hogeita sei ebazpenak direla horren
aurrekariak. Galdera horri erantzuten diot, eta baietz
diotsut.


Eta Toña Guenaga sailburuak egunero izango du aukera
sailburu gisa eredugarria den ala ez erakusteko.

LEHENDAKARIAK: Eskerrik asko, lehendakari jauna.

Quiroga andrea, zurea da hitza.

QUIROGA CIA andreak: Eskerrik asko.

Begira, lehendakari jauna, bigarren txanda honetan esan
nahi dizudana da ez dizudala inolako irakaspenik eman nahi;
izan ere, ulertuko duzunez, eta zu gehiago esateko erabil
zenezake bigarren txanda hori. Alegia, ziurrenik, etika
politikoa izan behar duenaren aurkako beste kasu edo egoera
batzuk aterako