Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

2
Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako lege-proposamena, familiei laguntzeko abenduaren 12ko 13/2008 Legea aldatzekoa. Aintzat hartzeari buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena. [10
09
02
02
0020]
2015.03.05
115
06:14
Deialdiko lehenengo puntua.

Jatorrizko ekimenak

10\09\02\02\00020Familiei laguntzeko abenduaren 12ko 13/2008 Legea aldatzekoa

Izapideak

-

Hizlariak

Aldeko txanda.

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (10:58)Bideoa ikusi

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (11:10)Bideoa ikusi

Botazioa. (11:13)Bideoa ikusi

Botoa azaltzeko txanda.

Mendia Cueva, Idoia (SV-ES LT) (11:15)Bideoa ikusi

Arrondo Aldasoro, Belén (EH Bildu LT) (11:21)Bideoa ikusi

Arregi Romarate, Amaia (EA-NV LT) (11:27)Bideoa ikusi

Testua

Jarrian lehenengo puntua eztabaidatuko dugu. Gai-zerrendako
lehenengo puntua: "Euskal Legebiltzar Talde Popularrak
egindako lege-proposamena, familiei laguntzeko abenduaren
12ko 13/2008 Legea aldatzekoa. Aintzat hartzeari buruzko
eztabaida eta behin betiko ebazpena".


Banatu zaizuen dokumentazioan daukazue Jaurlaritzaren
irizpidea eta, horrenbestez, irakurri gabe eztabaidari
ekingo diogu.


Aldeko txandan, Quiroga andreaz gain...?


QUIROGA CIA andreak: Eskerrik asko, presidente andrea. Egun
on, eta eskerrik asko Ganberari gai-zerrendan aldaketa
egiteko aukera emateagatik.

Talde Popularrak planteatzen duen lege-proposamenaren
oinarria da aurreko abuztuan izan genuen iragarpena,
zeinaren bidez Eusko Jaurlaritzak jakinarazten baitzuen
lan-bizitza eta familia uztartzeko diru-laguntzak otsailean
agortu zirela eta, horren ondorioz, egun horretatik aurrera
aurkezten ziren eskaera guztiak lan-bizitza eta familia
uztartzeko diru-laguntzarik gabe geratuko zirela.


Abuztu horretan egiaztatu ahal izan genuen nola Familiei
Laguntzeko Legea osatzen duten diru-laguntzetako batek ez
zuela nahikoa baliabiderik izango urte horretan guztian
zehar Jaurlaritzari aurkezten edo planteatzen zitzaizkion
eskaera guztiei erantzun ahal izateko.


Aipatzen ari garen diru-laguntza horiek, alegia, lan-
bizitza eta familia uztartzeko diru-laguntzek, funtzio
bikoitza betetzen dute. Alde batetik, kontua da
adingabekoak edo pertsona nagusiak beren kargura dituzten
pertsonek lanaldi-murrizketa eskuratu ahal izatea edo
pertsona horiek beste pertsona batzuen laguntza izan ahal
izatea, eta azken horiek kontratatzeko onurak izan ahal
izatea. Esan bezala, alde batetik, hori gauzatu ahal
izateaz ari gara hitz egiten; eta bestetik -eta kontuan
izanik laguntza horiek eskuratzen dituzten pertsona
gehienak emakumeak direla- berdintasunaz ere bai.
Emakumeentzako aukera-berdintasunez ere ari gara hitz
egiten, hau da, lan-bizitza duten eta aldi berean
amatasunarekin uztartu nahi duten emakumeentzako