Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

2
Mozioa, Xabier Isasi Balanzategi EH Bildu taldeko legebiltzarkideak aurkeztua, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan Espainiako Gobernuaren ordezkaria egiten ari den euskararen erabileraren aurkako kanpainari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. [10
11
03
00
0125]
2015.03.06
116
05:36
Deialdiko 1. puntua.

Jatorrizko ekimenak

10\11\03\00\00125Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan Espainiako Gobernuaren ordezkaria egiten ari den euskararen erabileraren aurkako kanpainari buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Poposamena egin duen taldearen txanda.

Isasi Balanzategi, Xabier (EH Bildu LT) (09:34)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (09:50)Bideoa ikusi

Reyes Martín, Vicente (SV-ES LT) (09:56)Bideoa ikusi

Mendizabal Mendizabal, Garbiñe (EA-NV LT) (10:06)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (10:11)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Isasi Balanzategi, Xabier (EH Bildu LT) (10:21)Bideoa ikusi

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (10:27)Bideoa ikusi

Reyes Martín, Vicente (SV-ES LT) (10:33)Bideoa ikusi

Mendizabal Mendizabal, Garbiñe (EA-NV LT) (10:38)Bideoa ikusi

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (10:42)Bideoa ikusi

Botazioa. (10:49)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako lehenengo puntua: "Mozioa, Xabier Isasi
Balanzategi EH Bildu taldeko legebiltzarkideak aurkeztua,
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan Espainiako Gobernuaren
ordezkaria egiten ari den euskararen erabileraren aurkako
kanpainari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena".

Proposamena egin duen taldearen txanda. Isasi jauna, zurea
da hitza, ekimena aurkeztu eta aldezteko.


ISASI BALANZATEGI jaunak: Legebiltzarreko presidentea,
lehendakari, sailburuak, legebiltzarkideok, egun on.
Interpelazioaren ondoriozko mozio honetan berriz ere
euskararen egoerari buruz hitz egin behar dugu, eta
euskararen normalizazio-prozesuan momentu erabakigarria
bizitzen ari gara, joera-aldaketa gertatzen ari delako gure
begien aurrean. Zentsuetako datu demolinguistikoek,
euskararen erabileraren gaineko datuek, saltokietako eta
kontsumitzaileen hizkuntza-portaeren gaineko datuek,
adierazle guztiek oro har, erakusten digute normalizazio-
prozesuaren abiada apaldu dela, apaldu ahalik eta goranzko
hazkuntza eteteraino.


Eta egoera horretan, hain zuzen euskararen berreskurapen-
prozesua mantsotzen ari den egoera horretan, bereziki
Carlos Urquijoren euskararen aurkako erasoa oso larria dela
iruditzen zaigu. Erasoa esaten dugu, bai, Espainiako
Gobernuaren ordezkariak hizkuntza-politika alorrean
eskumenik ez duelako eta euskara jo puntu gisa nahita
bilatu duelako. Maltzur eta agintekeriaz jokatu du Urquijo
jaunak. Maltzur, udalerri txiki euskaldunak propio hautatu
dituelako, ahulenak direlako ustean. Agintekeriaz, bere
karguaz baliatu delako, mehatxuka udal batzen aktak bidal
ziezazkioten eskatzeko. Urquijo jaunak Euskeraren
Erabileraren Normalizazioaren Oinarrizko Legearen erabilera
makurra egiten du. Euskara dagoen lekuan elebitasuna
inposatu nahi du, baina gaztelania dagoen lekuan
ezikusiarena egiten du. Gobernuaren ordezkariak
bultzatutako salaketa administratiboen eta penalen gaineko
informazio-eskaera egin genionean, erantzun digu esanez
Estatuko Administrazioaren ikuskatze eta