Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

3
Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, Zumarragako Ibaiondo ikastetxeko arrisku-prebentzioaren inguruan. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. [10
11
02
01
0671]
2015.03.06
116
05:36
Deialdiko 2. puntua.

Jatorrizko ekimenak

10\11\02\01\00671Zumarragako Ibaiondo ikastetxeko arrisku-prebentzioaren inguruan

Izapideak

-

Hizlariak

Poposamena egin duen taldearen txanda.

Gallástegui Oyarzábal, Miren (SV-ES LT) (10:50)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Ubera Aranzeta, Rebeka (EH Bildu LT) (10:59)Bideoa ikusi

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (Eserlekutik) (11:06)Bideoa ikusi

Zorrilla Ibañez, Joseba (EA-NV LT) (11:07)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (Eserlekutik) (11:16)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Gallástegui Oyarzábal, Miren (SV-ES LT) (Eserlekutik) (11:16)Bideoa ikusi

Zorrilla Ibañez, Joseba (EA-NV LT) (Eserlekutik) (11:18)Bideoa ikusi

Botazioa. (11:19)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako bigarren puntua: "Euskal Sozialistak
legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena,
Zumarragako Ibaiondo ikastetxeko arrisku-prebentzioaren
inguruan. Eztabaida eta behin betiko ebazpena".

Proposamena egin duen taldearen txanda. Euskal Sozialisten
ordezkaria den Gallastegui andereak dauka hitza.

GALLASTEGUI OYARZÁBAL andreak: Eskerrik asko, presidente
andrea. Egun on, legebiltzarkideok. Dakizuen bezala, lege
penalarekin gatazkan diren adingabeen eta nerabeen arau-
hausteei erantzun espezifikoa, espezializatua eta zehaztua
emateko dago gazte-justizia. Eta gehien-gehienok bat gatoz
esatean justizia horrek bere helburuak eta helduen justizia
penalak ez bezalako erantzunak izan behar dituela eta esku-
hartzearen fase guztietan diziplina anitzeko ikuspegi bat
izan behar duela, gauza guztien gainetik adingabeen
eskubideak errespetatzen dituena.

Gaia arautzen duen Legeak, 5/2000 Lege Organikoak,
urtarrilaren 12koak, diodan bezala adingabeen erantzukizun
penala arautzen duenak, Zigor Kodean delitu edo falta gisa
jasotako arau-hausteak egin dituzten eta 14 urte baino
gehiago eta 18 urte baino gutxiago dituzten pertsonei
aplikatzeko araubide juridikoa antolatzen du. Eta dakizuen
bezala, haien erantzukizuna zehazteko, haien jarrerak
zigortzeko eta ezarri zaizkien neurriak betearazteko, arau
espezifikoak -diodan bezala- aplikatzen dira.
Auzipetzea epaitegi bereiziei dagokie, eta zigorrak
betearaztea autonomia-erkidegoei. Hori horrela, autonomia-
erkidegoek neurri desberdin horietarako bitarteko nahiko
eduki beharko dituzte, eta eduki behar dituzte, bete behar
duten eginkizuna betetzeko behar diren baliabide material
eta profesionalez hornituak, adingabeen eskubideak une oro
bermatuz, diodan bezala.



Euskadin, Justizia eta Administrazio Sailak gauzatzen ditu
gazte-justiziaren alorreko eskumen horiek Justizia
Zuzendaritzaren bidez. Eskumen horien artean daude
Adingabeen Erantzukizun Penala arautzen duen Legea
aplikatuz organo judizialek