Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

3
Galdera, Miren Gallastegui Oyarzábal Euskal Sozialistak taldeko legebiltzarkideak Segurtasuneko sailburuari egina, Ertzaintzaren aurkako agresioak ekiditeko Segurtasun Sailak hartu beharreko neurriei buruz. [10
10
05
01
0563]
2015.03.13
118
04:08

Jatorrizko ekimenak

10\10\05\01\00563Ertzaintzaren aurkako agresioak ekiditeko Segurtasun Sailak hartu beharreko neurriei buruz

Izapideak

Segurtasuneko sailburuak erantzun du

Hizlariak

Gallástegui Oyarzábal, Miren (SV-ES LT) (09:46)Bideoa ikusi

Segurtasun Saila, sailburua (09:48)Bideoa ikusi

Gallástegui Oyarzábal, Miren (SV-ES LT) (09:51)Bideoa ikusi

Segurtasun Saila, sailburua (09:53)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako hirugarren puntua: "Galdera, Miren
Gallastegui Oyarzábal Euskal Sozialistak taldeko
legebiltzarkideak Segurtasuneko sailburuari egina,
Ertzaintzaren aurkako agresioak ekiditeko Segurtasun Sailak
hartu beharreko neurriei buruz".


Gallastegui andrea, zurea da hitza.

GALLASTEGUI OYARZÁBAL andreak: Eskerrik asko, presidente
andrea. Buenos días a todas y a todos.

Tira, sailburu andrea. Otsailaren 18an (Tolosako
inauterietan), hiru agenteri eraso egin zieten, borroka
jendetsu batean parte hartzen ari ziren zenbait pertsona
identifikatzera joan zirenean. Sindikatu guztiak bat datoz
esatean ez zegoela operatibo berezirik, ez zegoela
beharrezko materialik eta sailaren babesa falta zela.

Otsailaren 26an (Gasteizen), ikasleek protesta bat egin
zuten, eta amaieran istiluak izan ziren. Erasotzaileek
berrogei kilo harri bota zizkieten agenteei, eta
dispositiboa dozena-erdi agente zituen furgoneta batek
osatzen zuen. Eta istiluak hasi zirenean errefortzuak
etorri ziren, baina istiluen kontrako polizia berandu
iritsi zen. Azalpen ofiziala da arratsalde hartan arrisku
handiko partida bat zegoela Bilbon.

Martxoaren 3an (Gasteizen), kaputxadun-talde batek hainbat
edukiontzi erre zituen eta objektu mingarriak bota zituen
Ertzaintzako agenteen kontra. Agente horiek, arratsalde
hartan hiriaren erdigunean manifestatzen ari zirenen
segurtasuna bermatzen ari ziren. Gasteizko polizia-etxeak
errefortzu gehiago zituen, egun horietan istilu gehiago
izan ohi direlako, eta sindikatuek, sailburu andrea, beren
lana egiteko segurtasun-falta salatzen jarraitzen dute.


Guk, hemen argi gera dadin, argi dugu: badakigu istiluen
erantzuleak biolentzia erabiltzen dutenak direla. Beraiek
sortzen dituzte kalte pertsonal eta materialak. Baina
ertzainen laneko segurtasunaren erantzulea, sailburu
andrea, Eusko Jaurlaritza da. Hori gogorarazten dizuete,
besteak beste eta beste leku batzuetan bezala, Legebiltzar
honetako atean ia egunero, eta lehendakariaren erantzuna da
jarrera horrek mindu