Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

4
Galdera, Arantza Quiroga Cia Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak lehendakariari egina, lehendakariak duen euskal nazioaren proiektuari buruz. [10
10
05
01
0566]
2015.03.13
118
04:08

Jatorrizko ekimenak

10\10\05\01\00566Lehendakariak duen euskal nazioaren proiektuari buruz

Izapideak

Lehendakariak erantzun du.

Hizlariak

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (09:55)Bideoa ikusi

Lehendakaria (09:57)Bideoa ikusi

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (10:00)Bideoa ikusi

Lehendakaria (10:03)Bideoa ikusi

Testua

LEHENDAKARIAK: Gai-zerrendako laugarren puntua: "Galdera,
Arantza Quiroga Cia Euskal Talde Popularreko
legebiltzarkideak lehendakariari egina, lehendakariak duen
euskal nazioaren proiektuari buruz".

Quiroga andrea, zurea da hitza.

QUIROGA CIA andreak: Eskerrik asko, presidente andrea. Egun
on. Egun on, lehendakari jauna.

Badakit zuentzat, lehendakari jauna, euskaldunok garenari
edo ez garenari buruzko jirabira hau nonahi eta edonon
erabiltzen duzuen pizgarria dela. Egun osoa garenari buruz
jira eta buelta. Egun batean garrantzitsuena erabakitzeko
eskubidea da; beste batean, berriz, Espainiarekiko beste
harreman-mota bat Euskadirentzat.

Urte honen hasieran EH Bilduk euskal bidea aurkeztu zuen,
Euskal Estatua sortzeko prozesu eratzailerako bere
proposamena. Apenas bi egun geroago, zuek euskal
herritarren arteko nazio-itun berri baten proposamenarekin
erantzun zenioten, aurrerapausoa eman ahal izateko gure
estatus politikoan eta gure herriaren jatorrizko
burujabetza berreskuratzeko garaian. Alajaina!

Jada gehiegi harrotu zaretenean, Erkoreka jauna berehala
atera da Jaurlaritzaren bozeramaile gisa, eta esan du:
"Baina hori guztia Legebiltzarrean garatzen ari garen
autogobernuari buruzko ponentziaren barnean".

Noizean behin abertzaleen arteko borroka hori errepikatu
egiten da, eta azken gertakaria zure alderdiaren ekintza
bat izan da; bertan, alderdiko buruzagietako batek esan
zuen euskal nazioa hitzekin ez baizik ekintzekin eraikitzen
dela.

Eta, hona iritsita, lehendakari jauna, nik hau galdetu nahi
dizut: zer ekintzei buruz ari da zure alderdiko kide hori?
Zertaz ari da euskal nazioa esatean? Eta ea uste duzun
munduak bizi dituen garai eta dinamika hauetan nazioaren
kontzeptu hori ote den egokiena Euskadirentzat.

Eskerrik asko.

LEHENDAKARIAK: Eskerrik asko, Quiroga andrea.

Erantzuteko, Jaurlaritzaren ordezkaria den Lehendakari
jaunak dauka hitza.

JAURLARITZAKO LEHENDAKARIAK (Urkullu Renteria):
Legebiltzarburu andrea, legebiltzarkideok,