Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

6
Interpelazioa, Arantza Quiroga Cia Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak lehendakariari egina, familiei laguntzeko politikei buruz. [10
10
04
01
0270]
2015.03.13
118
04:08
Deialdiko 7. puntua.

Jatorrizko ekimenak

10\10\04\01\00270Familiei laguntzeko politikei buruz

Izapideak

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak erantzun du

Hizlariak

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (10:33)Bideoa ikusi

Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saila, sailburua (10:42)Bideoa ikusi

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (10:52)Bideoa ikusi

Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saila, sailburua (10:58)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako zazpigarren puntua: "Interpelazioa, Arantza
Quiroga Cia Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak
lehendakariari egina, familiei laguntzeko politikei buruz".

Quiroga andrea, zurea da hitza.

QUIROGA CIA andreak: Eskerrik asko, presidente andrea. Egun
on, berriz ere.

Interpelazio hau aurkeztu diogu lehendakariari -hala ere,
uste dut sailburu jaunak erantzungo didala-. Interpelazio
hau guretzat garrantzitsua den gai baten gainean
Jaurlaritza honek egin duen iragarpen baten ingurukoa da.
Iragarpen horren arabera, Jaurlaritzak aldatu egingo du
jaiotzarako diru-laguntzak banatzeko dekretua. Diru-
laguntza horiek Familiei Laguntzeko 13/2008 Legean daude
jasota.


Nik familiei laguntzeko lege honen onarpena bere
testuinguruan jarri nahi dut, zeren une hartan
eztabaidatzea egokitu baitzitzaidan, oso lege landua izan
baita. Izan ere, Alderdi Popularrak behintzat, ez zuen lege
hori babestu une hartako moda edo joera zelako. Aitzitik,
babestu genuen uste genuelako eragina zuela Euskadiren
arazorik garrantzitsuenetako batean, aurre egin beharreko
egiturazko arazo batean: kalkuluen arabera, datozen
urteetan -datozen hamar urteetan, zenbait ikerketaren
arabera- Euskadiko biztanleria zahartu egingo da, eta datu
horien arabera, Euskadiko biztanleriaren % 25 hirurogeita
bost urtetik gorakoa izango da.



Gaur, sailburu jauna, hirurogeita bost urte baino gehiagoko
pertsona-kopurua handiagoa da hogei urte baino gutxiagoko
pertsona-kopurua baino, eta azken urteetako jaiotza-tasaren
datuek erakusten digute pixkanaka behera doala, kontrakoa
esaten ez badidazu, behintzat.

Esaten dizudan bezala, lege horrek, une hartan, helburu
argia zuen. Helburua argia zen, alegia, Euskadiko
egiturazko arazo batean eragina izatea, hau da,
biztanleriaren zahartzean, biztanleriaren pixkanakako
zahartzean, zahartze horrek gure lurraldeko etorkizunari
ondorioak ekarriko baitizkio. Arazoa, funtsean,
erretiratuen gizarte bilakatzea da, lanean gero eta jende
aktibo gutxiago duen gizarte