Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

3
Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, EAEko Administrazio publikoak okupaziorik gabe dauzkan lonja eta lokal komertzialak ekintzailetza eta autoenplegu proiektuetarako erabiltzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. [10
11
02
01
0714]
2015.03.26
119
01:49
Deialdiko 6. puntua

Jatorrizko ekimenak

10\11\02\01\00714EAEko Administrazio publikoak okupaziorik gabe dauzkan lonja eta lokal komertzialak ekintzailetza eta autoenplegu proiektuetarako erabiltzeari buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Poposamena egin duen taldearen txanda.

Itxaso González, Bixen (SV-ES LT) (10:15)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (Eserlekutik) (10:20)Bideoa ikusi

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (10:21)Bideoa ikusi

Aldaiturriaga Zorrozua, Norberto (EA-NV LT) (10:21)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Itxaso González, Bixen (SV-ES LT) (Eserlekutik) (10:26)Bideoa ikusi

Botazioa. (10:27)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako seigarren puntua: "Euskal Sozialistak
legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena,
EAEko Administrazio publikoak okupaziorik gabe dauzkan
lonja eta lokal komertzialak ekintzailetza eta autoenplegu
proiektuetarako erabiltzeari buruz. Eztabaida eta behin
betiko ebazpena".

Proposamena egin duen taldearen txanda. Euskal Sozialisten
ordezkaria den Itxaso jaunak dauka hitza.

ITXASO GONZÁLEZ jaunak: Eskerrik asko, lehendakari andrea.
Egun on guztioi. Buenos días, señor lehendakari.

Sozialistok, proposamenak egiteko dugun tradizioari
jarraikiz, beste ekimen bat dugu gaur goizerako. Ekimen
horren bidez, proposatzen dugu Enplegu, Etxebizitza eta
Gizarte Politiketako Sailaren esku dauden lokal hutsak -
gure taldeari emandako erantzunaren arabera, 131 lokal
inguru izango lirateke-... gure ekimenean proposatzen dugu
hamabi hilabete baino gehiago hutsik dauden lokalak
ekintzailetza-proiektuetarako erabiltzea.

Inolako baliabiderik izan gabe ekintzailetza-proiektu
batekin amestu duen orok, badaki behar
erabakigarrienetariko bat enpresa-proiektua edo
ekintzailetasun-proiektu hori gauzatzeko toki bat edukitzea
dela. Eta gure ustez, lokal huts asko halako helburuetarako
bideratu eta erabil daitezke.




Gure ustez, ideia ona da, izan ere, besteak beste, taldeek
egindako zuzenketetan inork ez du kritikatu proposamenaren
ideia nagusia. Horrenbestez, oinarrizko desadostasunik ez
egoteak berretsi egiten du ideia hau interesgarria izan
daitekeelakoa.


Jatorrizko ekimena hobetu duen erdibideko zuzenketa bat
hitzartu dugu Euzko Abertzalearekin; zuzenketa horren
arabera, lokal huts guztiak lirateke erabilgarriak, eta ez
hamabi hilabete baino gehiago hutsik daudenak soilik.
Bestalde, garrantzitsua iruditzen zaigun baldintza bat
jasotzen du zuzenketa horrek; hala, proiektu bakoitza
kontuan hartzen duen programa bati jarraitu beharko diote
lokal-hartzaileek, eta programa horri jarraikiz egin
beharko dituzte beharrezko obrak, gabealdiak eta abar
kontuan