Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

10
Galdera, Iñaki Oyarzabal de Miguel Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari egina, Hezkuntza arloan liberatu sindikalen kopurua murrizteari buruz. [10
10
05
01
0508]
2015.03.27
120
02:36
Deialdiko 15. puntua.

Jatorrizko ekimenak

10\10\05\01\00508Hezkuntza arloan liberatu sindikalen kopurua murrizteari buruz

Izapideak

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuak erantzun du

Hizlariak

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (11:40)Bideoa ikusi

Hezkuntza, Hizkuntz Politika eta Kultur Saila, sailburua (11:42)Bideoa ikusi

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (11:44)Bideoa ikusi

Hezkuntza, Hizkuntz Politika eta Kultur Saila, sailburua (11:47)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako hamabosgarren puntua: "Galdera, Iñaki
Oyarzabal de Miguel Euskal Talde Popularreko
legebiltzarkideak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta
Kulturako sailburuari egina, Hezkuntza arloan liberatu
sindikalen kopurua murrizteari buruz".


Oyarzabal jauna, zurea da hitza.

OYARZABAL DE MIGUEL jaunak: Eskerrik asko, presidente
andrea.

Sailburu andrea, liberatu sindikalei buruz hitz egitea gai
tabua da benetan. Oso zaila da zenbat diren jakitea. Inork
ere ez du hitz egin nahi horri buruz, ez Eusko Jaurlaritzak
ez sindikatuek. Baina garrantzitsua da gizarteak jakitea
liberatu sindikalei buruz hitz egiten dugunean zeri buruz
ari garen.


Estatu mailako hiru legek arautzen dute lan sindikaletarako
orduak liberatuei esleitzeko modua: Langileen Estatutuak,
Langile Publikoen Legeak eta Askatasun Sindikalaren Lege
Organikoak. Baina hemen, 1988rako, Eusko Jaurlaritzak
onartua zuen, sindikatuekin lorturiko akordio baten bidez,
praktikan, gainditu egingo zela hori hemen, alegia,
aipaturiko lege horiek gainditu egingo zirela, eta,
praktikan, askoz ere liberazio gehiago onartu ziren
Euskadin.


Gerora, Hezkuntza Sailak -orduan EAren esku zegoenak-
hitzarmen bat negoziatu zuen sindikatuekin, eta sare
publikoko liberatu sindikalen kopurua are gehiago handitu
zen. Ondoren, beste akordio batzuk egin dira -adibidez,
2010ean, Patxi Lópezen gobernuan- Euskadiko liberatu
sindikalen kopurua areagotu dutenak.

Iragarri zenuen -komunikabideen bidez jakin genuen- 90 edo
92 ingurura murriztu nahi zenituela irakaskuntza publikoko
116 liberatuak -6 milioi euro inguruko kostua dutenak-.
Jakin nahi dugu zertan geratu den hori; zer egin duzun eta
zer neurri zehatz hartuko dituzun liberatu-kopurua
murrizteko.



Besterik ez.

LEHENDAKARIAK: Eskerrik asko, Oyarzabal jauna.

Erantzuteko, Uriarte anderea, zurea da hitza.


HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURAKO SAILBURUAK
(Uriarte Toledo): Eskerrik asko, Legebiltzarreko presidente
andrea.

Oyarzabal jauna, irakaskuntza publikoko liberatu