Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

4
EH Bildu legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, Ertzaintzak erabilitako gomazko pilotak galarazteko. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. [10
11
02
01
0730]
2015.04.16
121
07:15
Deialdiko 5. puntua.

Jatorrizko ekimenak

10\11\02\01\00730Ertzaintzak erabilitako gomazko pilotak galarazteko

Izapideak

-

Hizlariak

Poposamena egin duen taldearen txanda.

Arzuaga Gumuzio, Julen (EH Bildu LT) (13:02)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Gallastegui Oyarzábal, Miren (SV-ES LT) (13:18)Bideoa ikusi

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (13:25)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Llanos Gómez, Nerea (PV-ETP LT) (13:33)Bideoa ikusi

Zorrilla Ibañez, Joseba (EA-NV LT) (13:44)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Arzuaga Gumuzio, Julen (EH Bildu LT) (13:56)Bideoa ikusi

Gallastegui Oyarzábal, Miren (SV-ES LT) (14:01)Bideoa ikusi

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (14:06)Bideoa ikusi

Llanos Gómez, Nerea (PV-ETP LT) (14:11)Bideoa ikusi

Zorrilla Ibañez, Joseba (EA-NV LT) (14:17)Bideoa ikusi

Arzuaga Gumuzio, Julen (EH Bildu LT) (Eserlekutik) (14:22)Bideoa ikusi

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (Eserlekutik) (14:22)Bideoa ikusi

Gallastegui Oyarzábal, Miren (SV-ES LT) (Eserlekutik) (14:23)Bideoa ikusi

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (Eserlekutik) (14:23)Bideoa ikusi

Botazioak. (14:23)Bideoa ikusi

Eten egin da bilkura.

Testua

Jarraian, gai-zerrendako bosgarren puntua: "EH Bildu
legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena,
Ertzaintzak erabilitako gomazko pilotak galarazteko.
Eztabaida eta behin betiko ebazpena".


Proposamena egin duen taldearen txanda, Arzuaga jauna,
zurea da hitza ekimena aurkeztu eta aldezteko.

ARZUAGA GUMUZIO jaunak: Eskerrik asko, legebiltzarburu
anderea. Eguerdi on, legebiltzarkideok. Manu Cabacas, Fina
Liceranzu, Xabier Irazusta, Mikel Quintela, Joseba
Nafarrete eta gomazko piloten biktima eta familiarrak, ongi
etorriak.

Zortzi arrazoi emango ditut Legebiltzar honek gomazko
pilotak debekatu ditzan. Lehenik eta behin, material hau
hilgarria delako, letala delako eta hala frogatu delako.
Bost pertsona hil dira Euskal Herrian segurtasun-indarrek
jaurtitako gomazko piloten ondorioz: Jose Luis Aristizabal
eta Isidro Susperregi 1973an; Luis Santamaria, 1977ko
maiatzean Iruñean hilik suertatu zela Polizia Nazionalak
botatako gomazko pilotaren ondorioz; Ertzaintzak
patentatutako bokatxek Rosa Zarra hil zuen 1995eko
ekainaren 30ean Donostiako manifestazio batean; Iñigo
Cabacas gaztea ere euskal polizia autonomikoak jaurtitako
pilotakada batek buruan eragin zion zauriagatik zendu zen
2012ko apirilaren 5ean. Orain dela gutxi, bere
familiarrekin galera horren hirugarren urteurrenean, euren
mina, euren sufrimendua konpartitzen genuen.



Hildako horiez gain, ehunka zauritu suertatu dira, gomazko
piloten erasotik bizirik atera direnak, superbibienteak
direnak. 13k gutxienez begia galdu zuten: García, Lasa,
Rueda, Leiza, Boyero, Mayone, Quintela, horiek dira euren
abizen batzuk. Beste asko eta asko era guztietako zauriak
sufritu dituzte: kaskezur-traumatismoa, hezurren apurdura,
kontusio larriak. Errealitateak erakusten digunez less-
lethal kontsideratutako material hauek herritarren osotasun
fisikoarentzako arrisku larria suposatu dute.


Cabacas auzia aztertzen duen auzitegiak eskatuta,
Poliziaren Kriminalistikako Unitate Zentralak egindako
txosten batek esaten