Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

5
Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, unibertsitate-ikasketa ofizialen arauketa aldatzen duen 43/2015 Errege Dekretuari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. [10
11
02
01
0724]
2015.04.16
121
07:15
Deialdiko 6. puntua.

Jatorrizko ekimenak

10\11\02\01\00724Unibertsitate-ikasketa ofizialen arauketa aldatzen duen 43/2015 Errege Dekretuari buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Berriro ekin zaio bilkurari.

Poposamena egin duen taldearen txanda.

Celaá Diéguez, M.ª Isabel (SV-ES LT) (15:59)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Isasi Balanzategi, Xabier (EH Bildu LT) (16:13)Bideoa ikusi

Corrales Goti, Leire (EA-NV LT) (16:24)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (Eserlekutik) (16:30)Bideoa ikusi

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (16:31)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Celaá Diéguez, M.ª Isabel (SV-ES LT) (16:42)Bideoa ikusi

Isasi Balanzategi, Xabier (EH Bildu LT) (16:49)Bideoa ikusi

Corrales Goti, Leire (EA-NV LT) (16:53)Bideoa ikusi

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (16:56)Bideoa ikusi

Botazioa. (17:03)Bideoa ikusi

Testua

Berriro ekin zaio bilkurari arratsaldeko lauak eta batean.

LEHENDAKARIAK: Arratsalde on guztioi. Osoko bilkurari
hasiera emango diogu.

Gai-zerrendako seigarren puntua: "Euskal Sozialistak
legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena,
unibertsitate-ikasketa ofizialen arauketa aldatzen duen
43/2015 Errege Dekretuari buruz. Eztabaida eta behin betiko
ebazpena".

Proposamena egin duen taldearen txanda. Celaá anderea,
zurea da hitza, ekimena aurkeztu eta aldezteko.

CELAÁ DIÉGUEZ andreak: Mila esker, presidente andrea.

Jaun-andreok, azken urteotan hezkuntza-sistema osoaren
gainbehera planifikatu bat ikusten ari gara. Denbora
beharko dugu Lomcek ekarri duen atzerakada gainditzeko, eta
bekei, ikerkuntzari eta goi-mailako hezkuntzari aplikatu
zaizkien murrizketek garbi asko erakusten dute Rajoyren
gobernuarentzat hezkuntza ez dela aukera-berdintasunean
oinarritutako ondasun publiko bat, zeinaren mende baitago
herrialde baten etorkizuna, baizik eta eskaintzaren eta
eskariaren arteko legeen mendeko salgai bat, askoz ere
eskuraerrazagoa ordain dezaketenentzat.



14/2012 Errege Dekretuari, zeinak demokraziako tasa-igoera
handiena ekarri baitzuen, aurka egin zitzaion Erkidego
honetan; ondoriorik gabe utzi genuen, Lopezen Gobernuak ez
zuen aplikatu, baina ondorio ikaragarriak izan zituen
autonomia erkidego batzuetan. Izan ere, % 65eraino igo
ziren tasak erkidego batzuetan, eta, beraz, baliabide
ekonomiko urriko familiei, zeinek are gehiago pairatzen
baitituzte krisi-eta langabezia-garaion ondorioak,
unibertsitatek ateak itxi zitzaizkien.

Nahikoa da adibide bat horren erakusgarri. Orain dela
hilabete gutxi batzuk, Gomendio andreak, Espainiako
Hezkuntza Ministerioko bigarren agintariak, zera baieztatu
zuen: "Espainiar unibertsitate-sistema ez da jasangarria.
Ekuazio ezinezko bat da" -gehitu zuen- "Espainian Europar
Batasuneko unibertsitaterako sarbide-tasa handienetako bat
izatea eta, aldi berean, hain prezio-sistema baxua izatea.
Arazoa da hezkuntza ez dela doakoa,