Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

6
Lehenbailehen eztabaidatzeko Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, jaiotzen aldeko laguntzen eta lana eta familia bateragarri egiteko laguntzen murrizketei buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. [10
11
02
01
0736]
2015.04.16
121
07:15
Deialdiko 7. puntua.

Jatorrizko ekimenak

10\11\02\01\00736Jaiotzen aldeko laguntzen eta lana eta familia bateragarri egiteko laguntzen murrizketei buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Poposamena egin duen taldearen txanda.

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (17:04)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Sarasua Díaz, Txaro (SV-ES LT) (17:17)Bideoa ikusi

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (17:28)Bideoa ikusi

Arrondo Aldasoro, Belén (EH Bildu LT) (17:37)Bideoa ikusi

Arregi Romarate, Amaia (EA-NV LT) (17:48)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (17:58)Bideoa ikusi

Sarasua Díaz, Txaro (SV-ES LT) (18:05)Bideoa ikusi

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (Eserlekutik) (18:11)Bideoa ikusi

Arrondo Aldasoro, Belén (EH Bildu LT) (18:11)Bideoa ikusi

Arregi Romarate, Amaia (EA-NV LT) (18:17)Bideoa ikusi

Botazioa. (18:24)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendaren zazpigarren puntua: "Lehenbailehen
eztabaidatzeko Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako
legez besteko proposamena, jaiotzen aldeko laguntzen eta
lana eta familia bateragarri egiteko laguntzen murrizketei
buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena".

Proposamena egin duenaren txanda. Euskal Talde Popularraren
ordezkaria den Quiroga andereak dauka hitza.

QUIROGA CIA andreak: Eskerrik asko, presidente andrea.
Arratsalde on.

Hainbat aldiz eztabaidatu dugu Ganbera honetan Eusko
Jaurlaritza azkenaldian hartzen ari den erabakien ondorioz
familiei laguntzeko politikak jasaten ari diren
atzerapenaz. Alde batetik, familia eta lana bateratzeko
laguntzetarako aurrekontu-murrizketa, zeinaren ondorioz
laguntzak eskatzen dituztenek azken hiru urteetan...

LEHENDAKARIAK: Isiltasuna mesedez.

QUIROGA CIA andreak: Lanaldi-murrizketa hartzeko edo haur
txikiak edo helduak zaintzeko pertsona bat kontratatzeko
laguntzetara jotzen duten pertsonek hurrengo urtera arte
itxaron behar izaten dute laguntza hori jasotzeko.


Datuak oso esanguratsuak dira, eta, guk jakin ahal izan
dugun neurrian, 2013an 11.000 pertsona baino gehiago geratu
ziren laguntzarik gabe, eta 2014an, 16.000. Eta iragarri da
2015ean aurkezten diren eskariak, apiriletik aurrera
aurkezten direnak, ezingo direla ordaindu 2016ra arte.



Nola eragiten die horrek hiritarrei? Bada, tira, hau da
sortzen den egoera: umeak edo pertsona helduak bere gain
dituen familiak lanaldiaren murrizketa eskatzea edo
laguntzeko pertsona bat kontratatzea erabakitzen du (bide
batez, lanaldi-murrizketa eskatzen duten gehienak emakumeak
dira). Erabaki horrek dakarren galera ekonomikoa arintzeko,
Eusko Jaurlaritzak ezarritako eta Familiei Laguntzeko
Legeak aitortutako laguntzara jotzen dute. Eta Jaurlaritzak
esaten die orduan laguntza hori jasotzeko eskubidea
badutela baina horretarako diru-partida nahikoa ez denez
ezingo dutela dirua jaso hurrengo urtera arte.
Horrenbestez, galdetu behar dugu ea zein familiak