Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

4
Galdera, Arantza Quiroga Cia Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak lehendakariari egina, euskal industrien ekoizpenaren eboluzioan izandako atzerakadari buruz. [10
10
05
01
0589]
2015.04.17
122
04:53

Jatorrizko ekimenak

10\10\05\01\00589Euskal industrien ekoizpenaren eboluzioan izandako atzerakadari buruz

Izapideak

Lehendakariak erantzun du

Hizlariak

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (09:58)Bideoa ikusi

Lehendakaria (10:00)Bideoa ikusi

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (10:03)Bideoa ikusi

Lehendakaria (10:06)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako laugarren puntua: "Galdera, Arantza Quiroga
Cia Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak
lehendakariari egina, euskal industrien ekoizpenaren
eboluzioan izandako atzerakadari buruz".

Quiroga andrea, zurea da hitza.

QUIROGA CIA andreak: Eskerrik asko, presidente andrea. Egun
on.

Lehendakari jauna, legealdi honen bukaeran gaude jada -bi
heren igaro dira dagoeneko-, eta legealdi hau, azkeneko
hitzaldietan esan den bezala, zaila izan da, konplexua,
krisi ekonomikoa dela eta.


Hala ere, esan behar dizut guk askoz ere gehiago espero
genuela Jaurlaritza honen eskutik. Askoz ere gehiago espero
genuen herrialde hau modernizatzeko eta herrialde honi
bultzada emateko. Izan ere, hemen esan den bezala, krisi
ekonomikoa hasi zenean besteak baino egoera hobean ginen.

Orain dela egun batzuk, lehendakari jauna, irribarre egin
zenuen -nahiz eta zuk horretarako joera handirik ez izan-,
eta esan zenuen ziur zaudela norabide ekonomiko, sozial eta
politiko onean gaudela. Ni poztu egiten naiz horretaz,
lehendakari jauna. Hori hala izateaz pozten naiz.

Are gehiago, esan zenuen industriak, ekitaldi osoan, %
1,8ko etengabeko hazkundea izango zuela, baina azkeneko
hiruhilekoan % 2,2ra iritsiko zela. Eta esan zenuen
industriak, hain zuzen ere, hazkunde iraunkorreko joera
ezarriko duela.

Zenbait egun geroago, datu errealak ezagutu genituen,
lehendakari jauna, eta industria-ekoizpena, euskal ekonomia
osoa bultzatzeko ardura zuen hura, ez da hazi; are gehiago,
aurreko otsaileko ekoizpena iazko otsailekoa baino % 1,8
txikiagoa izan zen.


Horregatik, lehendakari jauna, industria Euskadiko
hazkundearen giltzarria dela badakigulako, zera galdetzen
dizut: euskal industriaren sektorerako berrikuspen berri
bat aurkeztuko al duzue, ala oraindik ere uste al duzu
industriak lehen adierazi zenuenaren moduko hazkundea
izango duela?

Mila esker.

LEHENDAKARIAK: Eskerrik asko, Quiroga andrea.

Erantzuteko, lehendakari jauna, zurea da hitza.


JAURLARITZAKO LEHENDAKARIAK (Urkullu