Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

2
EH Bildu legebiltzar-taldeak egindako lege-proposamena, kontsumitzaileen eta erabiltzaileen hizkuntza-eskubideei eta alorreko betebeharrei buruz. Aintzat hartzeari buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena. [10
09
02
02
0023]
2015.04.30
125
07:15
Deialdiko 1. puntua.

Jatorrizko ekimenak

10\11\03\00\00138Abiadura handiko trenaren inguruan

Izapideak

-

Hizlariak

Aldeko txanda.

Isasi Balanzategi, Xabier (EH Bildu LT) (09:34)Bideoa ikusi

Aurkako txanda.

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (09:57)Bideoa ikusi

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (10:05)Bideoa ikusi

Reyes Martín, Vicente (SV-ES LT) (10:13)Bideoa ikusi

Mendizabal Mendizabal, Garbiñe (EA-NV LT) (10:20)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Isasi Balanzategi, Xabier (EH Bildu LT) (10:24)Bideoa ikusi

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (10:34)Bideoa ikusi

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (10:38)Bideoa ikusi

Mendizabal Mendizabal, Garbiñe (EA-NV LT) (10:40)Bideoa ikusi

Botazioa. (10:43)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako lehenengo puntua: "EH Bildu legebiltzar
taldeak egindako lege-proposamena, kontsumitzaileen eta
erabiltzaileen hizkuntza-eskubideei eta alorreko
betebeharrei buruz. Aintzat hartzeari buruzko eztabaida eta
behin betiko ebazpena".


Banatu zaizuen dokumentazioan daukazue Jaurlaritzaren
irizpidea. Eta horrenbestez eztabaidari ekingo diogu.
Aldeko txandan...? Besterik ez? Ba EH Bildu taldearen
ordezkaria den Isasi jaunak dauka hitza, ekimena aurkeztu
eta aldezteko.


ISASI BALANZATEGI jaunak: Legebiltzarreko presidente
anderea, lehendakari jauna, sailburuak, legebiltzarkideok,
egun on. Euskal Herria Bilduk aurkeztutako lege-proposamena
defendatzerakoan, gogorarazi behar dugu ekimen honekin gure
hauteskunde-programaren puntu bat betetzera gatozela. Lege-
proposamen hau berau aurkezteko une beretik, lege-
proposamen honen inguruan sortutako harrabotsak gogorarazi
digu bizi dugun egoera zein den gordina.


Egia esan, euskararen inguruko auzi hau aspalditik dator.
Azalduko dizuet. Aimery Picaud monjeak XII. mendean idatzi
zuen "euskaldunok hitz egin baino, aharrausika egiten
zutela". Pierre de Lancre Bordeleko magistratu frantziarrak
XIV. mendean Lapurdira inkisidore etorri zen. Hark idatzi
zuen: "Hizkuntza arraro eta ezezagunean mintzo dira, horixe
da seinale txarra".

Mendeetan barrena denetarik esan digute euskaldunoi:
barbaroak, basatiak, itxiak eta ezjakinak. Legebiltzar
honetan bertan, kasurako, izendatu gaituzue intolerante,
autoritario, inozo eta taliban linguistiko. Hori guztia
batere motiborik gabe, gure ideiak eta proposamenak
adierazteagatik soilik. Azken iraina, adibidez, orain dela
gutxi ahaldun nagusiaren ahotik entzun dugu: jendilajea,
jendaila deitu digu. Egia esan, gutxiespenak maiz entzun
behar baditugu ere, ez gara ohitzen, ni behinik behin ez
naiz ohitzen. Ez dugu ulertzen gureganako erra, eta batez
ere ez dugu onartzen ezta onartuko ere inpunitate hori gu
iraintzeko.


Joan den larunbatean milaka euskaltzale bildu ginen