Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

3
Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, EITBren erreformaren oinarriak ezartzeko batzorde berezia sortzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. [10
11
02
01
0741]
2015.05.07
126
06:35
Deialdiko 2. puntua

Jatorrizko ekimenak

10\11\02\01\00741EITBren erreformaren oinarriak ezartzeko batzorde berezia sortzeari buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Poposamena egin duen taldearen txanda.

Unzalu Hermosa, Mikel (SV-ES LT) (10:43)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Urruzuno Urresti, Unai (EH Bildu LT) (10:55)Bideoa ikusi

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (11:05)Bideoa ikusi

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (11:13)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Uribe-Etxebarria Apalategi, Luke (EA-NV LT) (11:24)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Unzalu Hermosa, Mikel (SV-ES LT) (11:36)Bideoa ikusi

Urruzuno Urresti, Unai (EH Bildu LT) (11:42)Bideoa ikusi

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (11:48)Bideoa ikusi

Uribe-Etxebarria Apalategi, Luke (EA-NV LT) (11:53)Bideoa ikusi

Botazioa. (12:00)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako bigarren puntua: "Euskal Sozialistak
legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena,
EITBren erreformaren oinarriak ezartzeko batzorde berezia
sortzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena".

Proposamena egin duen taldearen txanda. Euskal Sozialisten
ordezkaria den Unzalu jaunak dauka hitza.

UNZALU HERMOSA jaunak: Eskerrik asko, mahaiburu andrea.
Sailburuak, legebiltzarkideok, egun on guztioi.

Sozialistok legez besteko proposamen hau aurkezten dugu,
EITB birpentsatzeko beharraren inguruan Ganbera honek bere
jarrera adieraz dezan.

Nahi duguna da Legebiltzarra osatzen dugun talde guztiok
erantzun diezaiogula honako galderari: ea irrati-telebista
publikoaren ereduari buruz sakonki eztabaidatzea egokia
den.


Sozialistok baietz uste dugu. Uste dugu barneko eta
testuinguru orokorrari dagozkion nahiko arrazoi daudela
definitzeko zer irrati-telebista publikoko zerbitzu nahi
dugun, eta zer baliabide eta edukirekin, zer audientziatara
zuzendua, eta nola moldatzen dugun EITB egungo eta
etorkizuneko eskarira.


Eta ez dugu nahi eztabaida hau Legebiltzarrera soilik
mugatu. Gizarteak eta inplikatutako taldeek ere benetan
parte har dezaten nahi dugu. Laburbilduz, adituen iritziak
kontuan hartuta egin nahi dugu eztabaida hau, helburutzat
adostasuna hartuta. Izan ere, sozialistok gure iritzia
dugu, baina beharrezkotzat jotzen dugu zerbitzu publiko
horri buruzko beste ikuspegi batzuk ere aintzat hartzea.
Gure ustez, bestalde, luzaroan iraungo duten emaitzak lortu
behar dira, uneko abagune politiko zehatzetatik harago
baliagarriak izango diren emaitzak. Hori aurkeztu nahi dugu
gaur eztabaidagai gisa.

Gaur legez besteko proposamen honen bidez Ganbera honetan
aurkeztu dugun hausnarketak, gure beste hainbat ekimenek
bezala, geure esperientzia eta gizartean egiaztatutakoa
ditu abiapuntu.


Duela 33 urte EITB sortu zenetik, inork ez dugu bultzatu
erakunde horri buruzko hausnarketa osoa. Baina argi dago
hausnarketa oso hori egin ez izanaren arrazoia ez