Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

3
Mozioa, Laura Garrido Knörr Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak aurkeztua, justiziaren jarduerari izen ona kentzeari eta presioa jartzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. [10
11
03
00
0141]
2015.05.28
127
06:28
Deialdiko 2. puntua.

Jatorrizko ekimenak

10\11\03\00\00141Justiziaren jarduerari izen ona kentzeari eta presioa jartzeari buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Poposamena egin duen taldearen txanda.

Garrido Knörr, Laura (PV-ETP LT) (10:16)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Gallastegui Oyarzábal, Miren (SV-ES LT) (10:29)Bideoa ikusi

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (10:39)Bideoa ikusi

López de Munain Ganuza, Igor (EH Bildu LT) (10:50)Bideoa ikusi

Arrizabalaga Olaizola, María Eugenia (EA-NV LT) (10:58)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Garrido Knörr, Laura (PV-ETP LT) (11:10)Bideoa ikusi

Gallastegui Oyarzábal, Miren (SV-ES LT) (11:16)Bideoa ikusi

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (11:20)Bideoa ikusi

López de Munain Ganuza, Igor (EH Bildu LT) (11:26)Bideoa ikusi

Arrizabalaga Olaizola, María Eugenia (EA-NV LT) (11:32)Bideoa ikusi

Botazioa. (14:11)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako bigarren puntua: "Mozioa, Laura Garrido
Knörr Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak aurkeztua,
justiziaren jarduerari izen ona kentzeari eta presioa
jartzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena".

Proposamena egin duen taldearen txanda. Euskal Talde
Popularraren ordezkaria den Garrido andereak dauka hitza.

GARRIDO KNÖRR andreak: Egun on. Eskerrik asko, presidente
andrea. Lehendakaria, sailburuak, legebiltzarkideok. Orain
dela aste batzuk interpelazio bat aurkeztu genuen
lehendakariari zuzenduta, baina Erkoreka sailburu eta
Gobernu honen bozeramaileak erantzun zion interpelazio
honi. Eta galdetu genion Gobernuari ea Gobernu honen
helburua zen justizia paperaren desprestigiatzea eta
presionatzea, ebazpen judizialak bere gustukoak ez
zirenean.

Esaten nuen bezala, Erkoreka jaunak erantzuna eman zigun.
Eta erantzun horretan aipatzen zuen: epaile eta auzitegiak
aginte publikoak dira eta, aginte publikoak diren heinean,
euren erabakiak, gainontzeko erakunde publikoen erabakiak
bezalaxe, gizartearen kritikapean daude, kritikatuak izan
daitezke. Bai, hori esan zuen Erkoreka jaunak, baina
Alderdi Popularraren izenean bi ohar esandakoari.

Kritikek beti muga bat daukate: besteen eskubideak ezin
dira inoiz zapaldu. Eta muga hori ezinbestekoa da eta muga
hori beti errespetatu behar da. Kritika horiek bereziki
instituzioek botere publikoek, kargu publikoek egiten
dizkiotenean beste erakunde publiko bati, errespetu
instituzionalaren barruan egon behar dira beti. Hori
horrela da eta printzipio horrek oinarritu behar luke
aginte publiko guztien edo ardurak dauzkaten guztien
jarrerak edo egiten dituzten kritikak. Eta esan behar dugu
zoritxarrez muga hori Gobernu honek, eta ere Euzko Alderdi
Jeltzalearen kargu batzuek askotan, ez behin eta bitan,
baizik eta askotan, ez dutela errespetatzen.


Erkoreka jaunak esan zuen, Talde Popularrak egin zion
interpelazioari erantzunez, nik esan dudala zilegi dela
ebazpen judizialak kritikatzea, betiere muga jakin