Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

5
Mozioa, Nerea Llanos Gómez Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak aurkeztua, Ertzaintzaren antolaketari eta 2016 Ortzimuga planari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. [10
11
03
00
0143]
2015.05.28
127
06:28
Deialdiko 4. puntua.

Jatorrizko ekimenak

10\11\03\00\00143Ertzaintzaren antolaketari eta 2016 Ortzimuga planari buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Poposamena egin duen taldearen txanda.

Llanos Gómez, Nerea (PV-ETP LT) (12:53)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Arzuaga Gumuzio, Julen (EH Bildu LT) (13:08)Bideoa ikusi

Zorrilla Ibañez, Joseba (EA-NV LT) (13:19)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (Eserlekutik) (13:29)Bideoa ikusi

Gallástegui Oyarzábal, Miren (SV-ES LT) (13:29)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Llanos Gómez, Nerea (PV-ETP LT) (13:38)Bideoa ikusi

Arzuaga Gumuzio, Julen (EH Bildu LT) (13:44)Bideoa ikusi

Zorrilla Ibañez, Joseba (EA-NV LT) (13:50)Bideoa ikusi

Gallástegui Oyarzábal, Miren (SV-ES LT) (13:54)Bideoa ikusi

Botazioa. (14:14)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako laugarren puntua: "Mozioa, Nerea Llanos
Gómez Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak aurkeztua,
Ertzaintzaren antolaketari eta Ortzimuga 2016 planari
buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena".

Proposamena egin duen taldearen txanda. Alderdi
Popularraren ordezkaria den Llanos andereak dauka hitza,
ekimena aurkeztu eta aldezteko.

LLANOS GÓMEZ andreak: Eskerrik asko, presidente andrea.
Egun on, guztioi. Aurreko apirilaren 24an interpelazio bat
aurkeztu genion Segurtasun sailburuari Ganbera honetan,
Ertzaintzaren antolaketaren eta Ortzimuga 2016 planaren
gainean. Izan ere, kontuan izanik plan horrek eta plan
horren ondoriozko egiturak izan zuten erantzuna, eta
kontuan izanik plan dinamikoa zela aurkeztu zenean, jakin
nahi genuen ea aldaketarik izango ote zuen. Baina
sailburuak bere ohiko jarrera erakutsi zuen, eta beti
bezala, ez zuen inolako autokritikarik egin, esan baitzuen
plan hori perfektua zela, egitura perfektua zela, ez zuela
ekarri inolako disfuntziorik, eta beraz, ez dagoela ezertxo
ere egiteko asmorik.


Eta horregatik aurkeztu dugu mozio hau. Izan ere, lehen
esan den moduan, interpelazio bat egin ondoren, bi aukera
daude: batetik, Jaurlaritzaren aldetik benetako borondatea
dagoela ikusiz gero, moziorik ez aurkeztea erabaki daiteke;
eta bestetik, inolako borondaterik ez badago, kasu honetan
bezala, mozioa aurkeztea erabaki daiteke, Ganbarak iritzia
eman dezan. Eta talde honek uste du ez dela egia sailburuak
interpelazio hartan esan zuena; hau da, uste dugu nabarmen
hobetu daitekeela planaren ondoriozko antolaketa, eta
beraz, iruditzen zaigu beharrezkoa dela planteamendu hori
egitea.

Osoko bilkura hartan, Ganbera honetan aurpegiratu zidaten
sindikatuen ordezkari-lanak egiten nituela. Ados,
agian izango da nik sindikatuei gehiago entzuten diedalako
Sailak berak baino, gehiago hartzen ditudalako kontuan.
Izan ere, sailaren eta Ortzimuga 2016 planaren egitura
berriaren aurkezpena prentsari egin zitzaion lehenik, ez
interesatuei,