Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

8
Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, bideko indarkeriaren kontra borrokatzeko eta indarkeria horren biktimak hobeto babesteko beharrezko neurriei buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. [10
11
02
01
0753]
2015.05.28
127
06:28

Jatorrizko ekimenak

10\11\02\01\00753Bideko indarkeriaren kontra borrokatzeko eta indarkeria horren biktimak hobeto babesteko beharrezko neurriei buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Poposamena egin duen taldearen txanda.

Gallástegui Oyarzábal, Miren (SV-ES LT) (17:06)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Zorrilla Ibañez, Joseba (EA-NV LT) (17:18)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Llanos Gómez, Nerea (PV-ETP LT) (17:25)Bideoa ikusi

Beitialarrangoitia Lizarralde, Marian (EH Bildu LT) (17:32)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Gallástegui Oyarzábal, Miren (SV-ES LT) (Eserlekutik) (17:38)Bideoa ikusi

Zorrilla Ibañez, Joseba (EA-NV LT) (Eserlekutik) (17:40)Bideoa ikusi

Beitialarrangoitia Lizarralde, Marian (EH Bildu LT) (Eserlekutik) (17:41)Bideoa ikusi

Botazioa. (17:42)Bideoa ikusi

Amaiera eman zaio bilkurari.

Testua

Gai-zerrendako zortzigarren puntua: "Euskal Sozialistak
legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena,
bideko indarkeriaren kontra borrokatzeko eta indarkeria
horren biktimak hobeto babesteko beharrezko neurriei buruz.
Eztabaida eta behin betiko ebazpena".

Proposamena egin duen taldearen txanda. Gallastegui
andereak dauka hitza, ekimen aurkeztu eta aldezteko.

GALLASTEGUI OYARZÁBAL andreak: Eskerrik asko, presidente
andrea. Arratsalde on, jaun-andreok. Arin joango naiz,
batez ere uste dudalako denok nekatuta gaudela, eta
zuzenean helduko diot gaiari. Kasu honetan, herritarrek
adierazten diguten arazo zehatz bati eman nahi diogu
ahotsa, behingoz konponbidea emateko arazo horiei. Hori
esan beharra dago lehenengo, Stop Accidentes taldeak
eskatutakoa ekarri baitugu hona, hain zuzen, sozialistok -
eta zuek ere bai, pentsatzen dut- guztiz babesten dugun
aldarrikapen bat.



Gaur egun, ez diegu erantzun nahikorik ematen errepideetako
ezbeharrei. Laster, berriro ere joan-etorri masiboak izango
ditugu gure errepideetan, eta zuhurtziarako deiak izango
ditugu hasieran; gero, zigorrak ekarriko dizkigute gogora,
istripuen ondorioez ohartaraziko gaituzte, eta, azkenik,
trafiko-zuzendaritza orok, emaitza onak eskaintzeko, komeni
zaionarekin alderatu ahal izango ditu bere datuak,
horretarako ondoen datorkion erreferentea bilatuz. Baina
hori egitea eta estatistikak erabiltzea ez da nahikoa. Ez
da nahikoa puntu beltzak detektatuak izatea, ez da nahikoa
alkohol-kontrolak berriro zenbatzea, ez da nahikoa
ziurrenik duela urte gutxi batzuk baino gutxiago izango
diren hildako eta zaurituak zenbatzea. Baina, jaun-andreok,
zauritu eta hildako horietako bakoitzak bere bizi-
proiektuak, bere etorkizuna uzten ditu bidean, eta inoiz
ere konpontzen ez den haustura eta mina sorrarazten bere
ingurukoengan. Eta ez du balio, gaurko estatistikek ez
baitute galaraziko bihar beste estatistika batzuek haiek
ordeztea, eta ordurako ez baita izango atzera-bueltarik.

Jakina guztiok pozik gaudela