Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

11
Galdera, Miren Gallastegui Oyarzábal Euskal Sozialistak taldeko legebiltzarkideak Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari egina, Sektore Publikoaren eta Gardentasunaren legeen tramiteak hasteari buruz. [10
10
05
01
0620]
2015.05.29
128
03:56

Jatorrizko ekimenak

10\10\05\01\00620Sektore Publikoaren eta Gardentasunaren legeen tramiteak hasteari buruz

Izapideak

Herri Administrazio eta Justiziako sailburuak erantzun du

Hizlariak

Gallástegui Oyarzábal, Miren (SV-ES LT) (11:38)Bideoa ikusi

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua (11:40)Bideoa ikusi

Gallástegui Oyarzábal, Miren (SV-ES LT) (11:43)Bideoa ikusi

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua (11:44)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako hamaikagarren puntua: "Galdera, Miren
Gallastegui Oyarzábal Euskal Sozialistak taldeko
legebiltzarkideak Herri Administrazio eta Justiziako
sailburuari egina, Sektore Publikoaren eta Gardentasunaren
legeen tramiteak hasteari buruz".


Gallastegui anderea, zurea da hitza.

GALLASTEGUI OYARZÁBAL andreak: Oso ondo. Eskerrik asko,
presidente andrea. Legebiltzarkideok, egun on. Egun on,
lehendakari, sailburuok.

Igaro dira hauteskundeak, eta jada ez dago aitzakiarik
Jaurlaritzak errealitatea zapaldu dezan eta legeak egiteko
garaian Legebiltzar honen gehiengoak duen pentsaera
ulertzeko malgutasun falta hori zuzendu dezan. Izan ere,
kanpainaren aurretik hain justu, Jaurlaritzak berak
aukeratu zuen data batean, berak ezartzen baititu legeak
bidaltzeko bere erritmoak, euskal Administrazio publikoaren
legea itzuli beharrean aurkitu zen. Egitera behartuta
gaudena egin genuen taldeok, Legebiltzar honek eginarazten
diguna: proposamenak irakurri, gure alegazioak epearen
barruan aurkeztu, baina, gure kasuan -eta uste dut
badakizula, Erkoreka jauna- ia-ia hasieratik iruditu
zitzaigun legea ez zela ona, eta, ondorioz, gerta zitekeela
baztertua gelditzea -eta hala gertatu zen-, ez ziolako
heltzen sektore publikoaren ordenazioari eta ez zuelako
sustatzen herritarrek eskatzen duten erabateko
gardentasuna.

Baina bai, hala eta guztiz ere, artikulu guztiak landu
genituen, eta, gure osoko zuzenketaz gain, legea nola
hobetu azaltzen duten ehun bat zuzenketa gehitu genituen.
Ezin izan genuen proiektua eztabaidatu, ezin izan genuen,
Legebiltzarreko iritzien konfrontazio demokratikoa saihestu
zuelako Jaurlaritzak, eztabaida hasi eta ordubetera.


Hiru osoko zuzenketak irakurri ostean, bai, zuk diozun
moduan, Maneiro jaunak zioen moduan, hirurak bat datoz,
besteak beste, legea bitan banatu beharrari buruz, bata
sektore publikoari buruzkoa, eta beste bat soilik
gardentasunari buruzkoa.


Gero, Jaurlaritza arinago ibili zen, arinago ibiltzen
ahalegindu zen, eta zuzenketa-mordo bat