Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

15
Galdera, Miren Gallastegui Oyarzábal Euskal Sozialistak taldeko legebiltzarkideak Segurtasuneko sailburuari egina, gomazko pilotak istiluen kontrako material gisa behin betiko ordezkatzeari buruz. [10
10
05
01
0605]
2015.05.29
128
03:56
Deialdiko 16. puntua.

Jatorrizko ekimenak

10\10\05\01\00605Gomazko pilotak istiluen kontrako material gisa behin betiko ordezkatzeari buruz

Izapideak

Segurtasuneko sailburuak erantzun du

Hizlariak

Gallastegui Oyarzábal, Miren (SV-ES LT) (12:27)Bideoa ikusi

Segurtasun Saila, sailburua (12:29)Bideoa ikusi

Gallastegui Oyarzábal, Miren (SV-ES LT) (12:31)Bideoa ikusi

Segurtasun Saila, sailburua (12:33)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako hamaseigarren puntua: "Galdera, Miren
Gallastegui Oyarzábal Euskal Sozialistak taldeko
legebiltzarkideak Segurtasuneko sailburuari egina, gomazko
pilotak istiluen kontrako material gisa behin betiko
ordezkatzeari buruz".


Gallastegui anderea, zurea da hitza.

GALLASTEGUI OYARZÁBAL andreak: Eskerrik asko, presidente
andrea. Legebiltzarkide jaun-andreok, egun on.

Bada, sailburu andrea, zure sailak, Eusko Jaurlaritzak,
agindu soil, soil, soil bat jaso du: Ertzaintzan istiluen
aurkako material gisa gomazko piloten erabilera berehala
murriztea eta gomazko pilotak behin betiko beste material
batez ordeztea, bitarteko kaltegarriak ez erabiltzeko, eta
agenteen lanean eraginkortasuna bermatzea. Halaber,
agenteei istiluen aurkako tresna berrien erabilerari
buruzko prestakuntza ematea eskatzen zaizu, haien
segurtasuna eta herritarrena bermatzeko. Laburbilduz, hiru
printzipio: zuhurtzia, segurtasuna eta eraginkortasuna
poliziak esku hartzea eskatzen duten indarkeriazko egoerei
aurre egiteko. Ganbera honetan, talde bakar batek baztertu
ditu printzipio horiek, Ertzaintzak lan egitea nahi ez
duten horiek, baina gainerako legebiltzar-taldeek,
Jaurlaritza babesten duenak ere bai, onartu egin dituzte.

Eta horixe dago jasota apirilaren 16ko osoko bilkurako
aktetan. Baina, hiru aste geroago, maiatzaren 6an,
Ertzaintzako zuzendariak esan zuen ez zegoela legebiltzar-
mandatu hori izapidetzearen alde.


Ertzaintzako zuzendaritza zuk berariaz izendatutako kargu
bat da, eta zure esanetara dago. Nik ez dut pentsatu nahi,
sailburu andrea, ez diozula jaramonik egingo Ganbera
honetan Lehendakariaren beraren botoaren bidez onartzen
denari. Eta, horretaz gain, ziur nago nik esandako
printzipioak betetzea nahi duzula zuk ere: zuhurtzia,
segurtasuna eta eraginkortasuna. Hori dela eta, hauxe
galdetzen dizugu: noiz ordezkatuko dira behin betiko
gomazko pilotak istiluen aurkako material gisa, Legebiltzar
honen eta herritarren gehiengoak eskatu duen bezala?


Mila