Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

5
Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, "lagundutako suizidioa" delakoa despenalizatzeko asmoz Zigor Kodea aldatzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. [10
11
02
01
0760]
2015.06.04
129
05:08
Deialdiko 6. puntua.

Jatorrizko ekimenak

10\11\02\01\00760"Lagundutako suizidioa" delakoa despenalizatzeko asmoz Zigor Kodea aldatzeari buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Poposamena egin duen taldearen txanda.

Gallástegui Oyarzábal, Miren (SV-ES LT) (13:53)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Ubera Aranzeta, Rebeka (EH Bildu LT) (14:01)Bideoa ikusi

Arrizabalaga Arruza, Leixuri (EA-NV LT) (14:10)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (14:18)Bideoa ikusi

Barrio Baroja, Carmelo (PV-ETP LT) (14:21)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Gallástegui Oyarzábal, Miren (SV-ES LT) (14:27)Bideoa ikusi

Ubera Aranzeta, Rebeka (EH Bildu LT) (14:33)Bideoa ikusi

Arrizabalaga Arruza, Leixuri (EA-NV LT) (Eserlekutik) (14:37)Bideoa ikusi

Barrio Baroja, Carmelo (PV-ETP LT) (Eserlekutik) (14:38)Bideoa ikusi

Botazioa. (14:40)Bideoa ikusi

Amaiera eman zaio bilkurari.

Testua

Gai-zerrendako seigarren puntua: "Euskal Sozialistak
legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena,
'lagundutako suizidioa' delakoa despenalizatzeko asmoz
Zigor Kodea aldatzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko
ebazpena".

Proposamena egin duen taldearen txanda. Euskal Sozialistak
taldearen ordezkaria den Gallastegui andreak dauka hitza,
ekimena aurkeztu eta aldezteko.

GALLASTEGUI OYARZÁBAL andreak: Oso ondo. Mila esker,
presidente andrea. Egun on, legebiltzarkideok. Egun on,
lehendakari jauna.

Dirudienez, dirudienez, ez dugu gustuko heriotzaz ozen hitz
egitea; baina heriotza, batez ere duintasunez hiltzeko
eskubidea, konpondu beharreko gaien agendaren barruan
sarzten da. Horregatik etorri gara gaur horretaz hitz
egitera, eta, batez ere, norbanakoaren askatasunaz hitz
egitera etorri gara, askatasun intimoenaz. Eta,
sozialistok, jaun-andreok, beti sinetsi izan dugu pertsona
bakoitzaren askatasunean, nahiz eta pertsona horrek
autonomia mugatua izan bere askatasuna gauzatzeko.

Hau ez da eztabaida erraza. Eztabaida konplikatua da,
badakigu; baina ez da azken hiru hamarkadetan ezagutu
ditugun gainerako eztabaida sozial guztiak baino zailagoa.
Izan ere, norbanakoenak, pertsonalak eta intimoak ziren
erabakiak despenalizatu egin ziren hasieran, eta, ondoren,
eskubide gisa bermatu ziren. Amatasunaren askatasunaz,
ezkontzaren eta ezkontza desegitearen gaineko askatasunaz,
eta bakoitzaren sexu-aukeraz hitz egiten ari naiz. Erabaki
horiek, jaun-andreok, ahaleginari eta borrokari esker,
gizalegezko gizarteen eskubideen eta askatasunen katalogoko
parte izatera pasatu dira.

Guk gaur norberaren heriotzaren gainean erabakitzeko
askatasunerako bidea ireki nahi dugu, erabaki hori
gauzatzeko hirugarren baten laguntza behar denean erabaki
hori gauzatzeagatik zigorrik ezarri gabe.

Gure ekimena egiaztapen baten ondorioz sortu da.
Legebiltzar honetan Bilduren lege-proposamen bat ari gara
bideratzen heriotza duinaren gainean, eta talde guztiok
hori bideratzearen alde bozkatu