Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

13
Galdera, Iñaki Oyarzabal de Miguel Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari egina, LOMCE ezartzeko bete beharreko neurriei buruz. [10
10
05
01
0622
2015.06.12
131
04:10
Deialdiko 15. puntua.

Jatorrizko ekimenak

10\10\05\01\00622LOMCE ezartzeko bete beharreko neurriei buruz

Izapideak

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuak erantzun du

Hizlariak

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (12:04)Bideoa ikusi

Hezkuntza, Hizkuntz Politika eta Kultur Saila, sailburua (12:06)Bideoa ikusi

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (12:08)Bideoa ikusi

Hezkuntza, Hizkuntz Politika eta Kultur Saila, sailburua (12:10)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako hamabosgarren puntua: "Galdera, Iñaki
Oyarzabal de Miguel Euskal Talde Popularreko
legebiltzarkideak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta
Kulturako sailburuari egina, LOMCE ezartzeko bete beharreko
neurriei buruz".


Oyarzabal jauna, zurea da hitza.

OYARZABAL DE MIGUEL jaunak: Eskerrik asko, presidente
andrea. Sailburu andrea, legebiltzarkide jaun-andreak.
LOMCE Legea 2013ko abenduaren 9an onartu zen Estatuko
Aldizkari Ofizialean, eta Lehen Hezkuntzako, Oinarrizko
Lanbide Heziketako, Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko
errege-dekretuak 2014ko martxoaren 1ean eta 5ean atera
ziren, baita 2015eko urtarrilean ere, oker ez banago.

Lehen Hezkuntza 2014-2015 ikasturtean jarri behar zen abian
Lehen Hezkuntzako lehen, hirugarren eta bosgarren mailetan.
Baina zuk, Eusko Jaurlaritzak, ez duzu Lege hori garatzen
duen dekretua argitaratu, eta oso ondo dakizu 2015-2016
ikasturtean Lehen Hezkuntzako bigarren, laugarren eta
seigarren mailetan ezarri behar direla etapa osoa
betetzeko. Esan al diezadakezu noiz daukazun aurreikusita
dekretu hori argitaratzea?

Oinarrizko Lanbide Heziketari dagokionez, hots, hasierako
lanbide-prestakuntzarako programak (HLPP) ordezten
dituenari dagokionez, lehen mailan indarrean jarri behar
zen ikasturte honetan. Zuek dekretuak ez garatzeaz gain,
prestakuntza iragankorreko ikastaroak izenekoak asmatu
dituzue maila horretarako, baina zuk oso ondo dakizu
Gobernuak gaitzetsi egin dituela ikastaro horiek edo haien
kontrako txostena eman duela. Era berean, jakin nahiko
genuke zehazki noiz aurreikusten duzun Lanbide Heziketa
hori abian jarri behar duten dekretuak ateratzea.


Eta Bigarren Hezkuntzari dagokionez, hiru hilabete geratzen
dira ikasturte berria hasteko. Udalen mendeko ikastetxeek
oraindik ez dakite bigarren hezkuntza eman ahal izango
duten zuek zuen lana egin ez duzuelako. Eta horregatik
itxaroten ari gara orain zuk esatea ikastetxe horiei
jakinaraziko diezun zein diren haien betebeharrak, Bigarren
Hezkuntzari eta Batxilergoari