Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

4
Mozioa, Gorka Maneiro Labayen Mistoa-UPyD taldeko legebiltzarkideak aurkeztua, Administrazio publikoari buruzko beste lege bat planteatzeko egin beharreko urratsei buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. [10
11
03
00
0147]
2015.06.18
132
06:57
Deialdiko 3. puntua.

Jatorrizko ekimenak

10\11\03\00\00147Administrazio publikoari buruzko beste lege bat planteatzeko egin beharreko urratsei buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Poposamena egin duen taldearen txanda.

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (12:26)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Gallástegui Oyarzábal, Miren (SV-ES LT) (12:39)Bideoa ikusi

Pinedo Bustamante, Leire (EH Bildu LT) (12:50)Bideoa ikusi

Orbegozo Uribe, Kerman (EA-NV LT) (12:58)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Sémper Pascual, Borja (PV-ETP LT) (13:07)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (13:14)Bideoa ikusi

Gallástegui Oyarzábal, Miren (SV-ES LT) (13:20)Bideoa ikusi

Pinedo Bustamante, Leire (EH Bildu LT) (13:24)Bideoa ikusi

Orbegozo Uribe, Kerman (EA-NV LT) (13:29)Bideoa ikusi

Sémper Pascual, Borja (PV-ETP LT) (Eserlekutik) (13:32)Bideoa ikusi

Botazioa. (13:35)Bideoa ikusi

Eten egin da bilkura.

Testua

Gai-zerrendako hirugarren puntua: "Mozioa, Gorka Maneiro
Labayen Mistoa-UPyD taldeko legebiltzarkideak aurkeztua,
Administrazio publikoari buruzko beste lege bat
planteatzeko egin beharreko urratsei buruz. Eztabaida eta
behin betiko ebazpena".

Proposamena egin duen taldearen txanda. Maneiro jauna,
zurea da hitza, ekimena aurkeztu eta aldezteko.

MANEIRO LABAYEN jaunak: Eskerrik asko, presidente andrea.

Orain dela bi urte, legebiltzar-ekimen bat aurkeztu genuen
eta, haren bidez, Eusko Jaurlaritzari eskatu genion
Legebiltzar honetan gardentasunari buruzko lege-proiektu
bat aurkez zezala, guk funtsezkotzat jotzen ditugun zenbait
printzipio, hamabi, jasoko zituena. Zehazki, hauek dira:

Informazioa eskuratzeko eskubidea pertsona orok duen
funtsezko eskubidea da.

Informazioa eskuratzeko eskubidea erakunde hauetan
guztietan aplikatzen da: erakunde publiko guztietan,
estatu-botere guztietan eta funtzio publikoak dituzten edo
diru publikoa jasotzen duten erakunde pribatu guztietan,
zenbatekoa edozein izanda ere.

Informazioa eskuratzeko eskubidea erakunde publikoek
sortzen duten, jasotzen duten edo daukaten informazio
guztiari aplikatzen zaio, informazio hori nola gordetzen
den kontuan izan gabe.

Eskaerak egiteak erraza, azkarra eta doakoa izan behar du.

Funtzionarioek informazio-eskatzaileei lagundu behar diete.

Informazioa isilpean gordetzea eta informazioa ez ematea
salbuespenak dira. Edozein eratako informazioa ez ematea
salbuespenezko kasua izango da.

Informazioa ez emateko kasuen kopuruak mugatua izan behar
du, eta kasu horiek behar bezala arrazoitu beharko dira.

Pertsona orok du errekurtsoa jartzeko eskubidea,
informazioa ukatzen zaion edo egindako eskaerei erantzuten
ez zaion aldi guztietan.

Erakunde publikoek, beren ekimenez, jendearen eskura jarri
behar dute oinarrizko eta funtsezko informazioa, eskaera
bat egitea beharrezkoa izan gabe.


Informazioa eskuratzeko eskubidea erakunde independente
batek bermatu beharko du.

Eskubide hori eta legeak eskaintzen