Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

5
Erakunde, Segurtasun eta Justizia Batzordearen irizpena, Euskal Zuzenbide Zibilari buruzko lege-proposamenaren gainean egindakoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. [10
09
02
02
0021]
2015.06.25
133
05:23

Jatorrizko ekimenak

10\09\02\02\00021Euskal Zuzenbide Zibilari buruz

Izapideak

Onetsia 5/2015 Legea

Hizlariak

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Arzuaga Gumuzio, Julen (EH Bildu LT) (11:46)Bideoa ikusi

Damborenea Basterrechea, Antonio (PV-ETP LT) (11:54)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Arzuaga Gumuzio, Julen (EH Bildu LT) (12:01)Bideoa ikusi

Damborenea Basterrechea, Antonio (PV-ETP LT) (12:03)Bideoa ikusi

Botazioak. (12:04)Bideoa ikusi

Taldeen txanda.

Gallástegui Oyarzábal, Miren (SV-ES LT) (12:10)Bideoa ikusi

Arieta-Araunabeña Ibarzabal, Juan Antonio (EA-NV LT) (12:15)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako bosgarren puntua: "Erakunde, Segurtasun eta
Justizia Batzordearen irizpena, Euskal Zuzenbide Zibilari
buruzko lege-proposamenaren gainean egindakoa. Eztabaida
eta behin betiko ebazpena".

Batzordeko kideren batek irizpena defendatu nahi du?...

Jarraian pasatuko gara erreserbatu diren zuzenketa guztiak
batera defendatzera.

EH Bildu taldearen ordezkaria den Arzuaga jaunak dauka
hitza.

ARZUAGA GUMUZIO jaunak: Eskerrik asko, legebiltzarburu
anderea. Eguerdi on denoi.

Batzordearen aurreko irizpena aintzat hartzeko eztabaidan
zera esan nuen, Euskal Zuzenbide Zibilari buruzko lege
honen testua ezin genuela babestu dagoen bezala, baina
aintzat hartzearen aldeko boza emango genuela.

Ez geunden konforme lege horrekin, egindako formagatik,
zuen edukiagatik eta ezta ere zuen dimentsioagatik. Urria
geratzen zitzaigun. Pentsatzen genuen, gure ikuspegitik,
hori jada momentu hartan zuzentzea zaila zela.

Oraingo honetan ezin zen askoz gehiago aurreratu; beraz,
hurrengo urratsean gure indarra, gure begiak ipinita
ditugu.

Jarrera hori nabarmen geratzeko, bost zuzenketa aurkeztu
genituen. Horietako bi erdibideko batean nola edo hala jaso
ziren, eta beste hiru ez ziren aintzat hartu, oraingo
eztabaida honetarako erreserbatu ditugunak.

Gure zuzenketetan nabarmendu nahi genuen lege hau, gure
ikuspegitik, labur geratzen zela, hankamotz geratzen zela,
eta, gainera, Zuzenbide zibil erkidearen mende geratzen
zela.

Lehenengo zuzenketarekin proposatzen genuen zioen
azalpeneko aipamena -gure legegintza-ekimenak eduki behar
duen muga ezartzen duena- kentzea. Hitzez hitz honako hau
esaten da eta gaur horrelaxe onartuko da: "konstituzio-
jurisprudentziak ezarritako lerroen barruan". Ezarritako
lerroak. Gure ustez gehiegi mugatuta dago, hertsadura
handiegia da, muga laburregia da, eta gainera ez dago gure
mende, ez dago gure esku.


Ematen du lege hau gehiago kezkatzen dela mugez hartu behar
duen hedaduraz baino. Beste autonomia-erkidego batzuk
noraino iritsi diren