Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

3
Erakunde, Segurtasun eta Justizia Batzordearen irizpena, gurasoen banantze- edo haustura-kasuetako familia-harremanei buruzko lege-proposamenaren gainean egindakoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. [10
09
02
04
0002]
2015.06.30
135
02:22

Jatorrizko ekimenak

10\09\02\04\00002Gurasoen banantze- edo haustura-kasuetako familia-harremanei buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Taldeen txanda.

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (10:22)Bideoa ikusi

Garrido Knörr, Laura (PV-ETP LT) (10:31)Bideoa ikusi

Gallástegui Oyarzábal, Miren (SV-ES LT) (10:41)Bideoa ikusi

Urrea Herrera, Diana (EH Bildu LT) (10:53)Bideoa ikusi

Arregi Romarate, Amaia (EA-NV LT) (11:03)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (11:13)Bideoa ikusi

Garrido Knörr, Laura (PV-ETP LT) (11:18)Bideoa ikusi

Gallástegui Oyarzábal, Miren (SV-ES LT) (11:24)Bideoa ikusi

Urrea Herrera, Diana (EH Bildu LT) (11:30)Bideoa ikusi

Arregi Romarate, Amaia (EA-NV LT) (11:34)Bideoa ikusi

Botazioak. (11:40)Bideoa ikusi

Eten egin da bilkura.

Testua

Gai-zerrendako hirugarren puntua: "Erakunde, Segurtasun eta
Justizia Batzordearen irizpena, gurasoen banantze- edo
haustura-kasuetako familia-harremanei buruzko lege-
proposamenaren gainean egindakoa. Eztabaida eta behin
betiko ebazpena".


Taldeen txanda batera pasako gara. Mistoa-UPyD taldearen
txanda da. Maneiro jauna, zurea da hitza.

MANEIRO LABAYEN jaunak: Eskerrik asko, presidente andrea.

Hau ere borroka baten istorioa da. Gaur, azkenean,
Legebiltzar honetara LHE bat iritsi eta lau urtera, zaintza
partekatuaren euskal legea onartuko dugu.


Egun historikoa da, une hau iristeko urte luzez borrokan
aritu diren EAEko milaka aita eta amarentzat; azkenean, une
hori iritsi da. Eta une hori iritsi da, EAEn zaintza
partekatuari buruzko lege bat egin zedin hainbeste urtez
lan egin duten herritar anonimo guztiei esker. Eta une hori
iritsi da, besteak beste, Kidetza, La Terraza eta iQual
elkarteen lan eskergari esker, urte luzez borrokatu baitira
-eta, bide batez, pazientzia handiz eta argudio sendo
bezain argiak emanez- zaintza partekatuaren alde.




Eta une hori iritsi da, Eusko Legebiltzar honetara LHE bat
iritsi zelako, 80.000 euskal herritarrek baino gehiagok
sinatua, neguko hotz, euri eta elurrari aurre eginez,
herritarrei informazioa emanez eta EAE osoan sinadurak
bilduz aritu ondoren. Ausart batzuek gose-greba bat egitera
ere iritsi ziren. Eskerrik asko, benetan, haiei guztiei.


Eta gure elkartasunik zintzoena adierazi nahi diegu zaintza
partekatuaren legerik eza pairatzen ari diren guztiei eta
egoera guztiz bidegabeak pairatzen ari diren guztiei.
Espero dugu, lege honi esker, egoera horiekin guztiekin
amaituko dugula. Ezin dugu begiratu beste alde batera
ikusirik azken urte hauetan zenbat herritarrek sufritu
duten zaintza partekatuaren legerik ez izateagatik.


Lege honen bidez, jendearen benetako arazoetara hurbiltzen
ari gara, eta zehazki, dibortzio edo banaketa baten
ondoren, adingabeek bi gurasoekin baldintza berdinetan
egoteko duten eskubidea ari gara