Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

2
Politika orokorrari buruzko eztabaida, 1981eko ekainaren 30eko Jaurlaritzaren Legeko 43. artikuluan eta Legebiltzarraren Erregelamenduko 193.ean aurreikusitakoa
2015.09.24
137
06:20
Deialdiko 1. puntua

Jatorrizko ekimenak

10\11\04\00\00003Política orokorrari buruzko eztabaida

Izapideak

Lehendakariak bere politika orokorra azaldu du

Hizlariak

Eten egin da bilkura.

Berriro ekin zaio bilkurari.

Taldeen txanda.

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (14:29)Bideoa ikusi

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (15:03)Bideoa ikusi

Mendia Cueva, Idoia (SV-ES LT) (15:34)Bideoa ikusi

Arraiz Barbadillo, Hasier (EH Bildu LT) (16:06)Bideoa ikusi

Egibar Artola, Joseba (EA-NV LT) (16:31)Bideoa ikusi

Eusko Jaurlaritza, lehendakaria (17:05)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (18:32)Bideoa ikusi

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (18:44)Bideoa ikusi

Mendia Cueva, Idoia (SV-ES LT) (18:57)Bideoa ikusi

Arraiz Barbadillo, Hasier (EH Bildu LT) (19:11)Bideoa ikusi

Egibar Artola, Joseba (EA-NV LT) (19:19)Bideoa ikusi

Amaiera eman zaio bilkurari.

Testua

Gai-zerrendako puntu bakarra: "Politika orokorrari buruzko
eztabaida, 1981eko ekainaren 30eko Jaurlaritzaren Legeko
43. artikuluan eta Legebiltzarraren Erregelamenduko 193.ean
aurreikusitakoa".

Legebiltzarraren Erregelamenduko 195. artikuluak dioenaren
harira, eztabaida Jaurlaritzako lehendakariaren
mintzaldiarekin hasiko da. Behin azalpena amaituta, bilkura
arratsaldeko ordu bi eta erdiak arte etengo da, hala
erabaki baitu Bozeramaileen Batzordeak.

Beraz, Eusko Jaurlaritzaren lehendakariak dauka hitza. Nahi
duzunean, lehendakari jauna.

JAURLARITZAKO LEHENDAKARIAK (Urkullu Renteria):
Legebiltzarburu anderea, legebiltzarkideok, sailburuak,
jaun-andreok, egun on denoi. Politika orokorrari buruzko
eztabaida hau Euskadirako garrantzitsua den une batean hasi
nahi dugu; une garrantzitsua ikuspuntu ekonomiko, politiko
eta instituzionaletik. Nire azalpena bi zatitan aurkeztuko
dut. Lehenengoan Gobernuaren programa betetzeko garatu
ditugun ekimen nagusien berri emango dut. Bigarrenean gure
hiru konpromiso nagusiei bultzada berri bat emateko
garatuko ditugun ekimenak azalduko ditut: ekonomia eta
enplegua suspertzea, bakea eta bizikidetza sustatzea,
Euskadirako etorkizunerako estatus politiko berria adostea.


Hasteko, zera esango dizuet, Euskadin itxaropen handiagoko
egoera batera eramango gaituen oinarri sendoa dugu. Gure
aktiboak dira erakundeen egonkortasuna, susperraldi
ekonomikoaren hasiera, bai eta bakea eta bizikidetza
finkatzeko bidean aurrera egitea ere. Gaur aurrera
begiratzen dugu, etorkizunera, zer egingo dugun proposatuko
dugu, baina aztertu behar da egoera honetara nola iritsi
garen ere.


Susperraldiaren oinarria sendoa da. Finantzen ikuspegitik
begiratuta azken ekitaldietan zergak bateratzeko ahalegin
handia egin baitugu. Gizartearen ikuspegitik begiratuta,
"pertsona helburu" konpromisoa eta premia handiena dutenak
babesteko proiektuak sendoak dira. Sendoa da ekonomiaren
ikuspegitik begiratuta, berrindartzea eta susperraldiaren
hasiera hortxe baitaude