Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

3
Honako lege-proposamen hauek batera aintzat hartzeari buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena: EH Bildu legebiltzar-taldeak egindako lege-proposamena, Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren 1/1988 Legea aldatzen duena. [10
09
02
02
0025] eta Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako lege-proposamena, Tribunal Vasco de Cuentas Públicas/Herri-Kontuen Euskal Epaitegiaren 1/1988 Legea, otsailaren 5ekoa, aldatzen duena. [10
09
02
02
0026]
2015.10.01
138
06:52

Jatorrizko ekimenak

10\09\02\02\00026Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren 1/1988 Legea aldatzen duena
10\09\02\02\00025Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren 1/1988 Legea aldatzen duena

Izapideak

-
-

Hizlariak

Aldeko txanda.

Agirrezabala Mantxola, Juanjo (EH Bildu LT) (12:01)Bideoa ikusi

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (12:10)Bideoa ikusi

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (12:18)Bideoa ikusi

Botazioak. (12:29)Bideoa ikusi

Botoa azaltzeko txanda.

Pastor Garrido, José Antonio (SV-ES LT) (12:32)Bideoa ikusi

Gorospe Elezkano, Miren Josune (EA-NV LT) (12:36)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako hirugarren puntua: "Honako lege-proposamen
hauek batera aintzat hartzeari buruzko eztabaida eta behin
betiko ebazpena:

"EH Bildu legebiltzar-taldeak egindako lege-proposamena,
Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren 1/1988 Legea aldatzen
duena.

"Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako lege-
proposamena, Tribunal Vasco de Cuentas Públicas/Herri
Kontuen Euskal Epaitegiaren 1/1988 Legea, otsailaren 5ekoa,
aldatzen duena".

Banatu zaizuen dokumentazioan daukazue Jaurlaritzaren
irizpidea eta, besterik gabe, eztabaidari ekingo diogu.
Aldeko txandarekin hasiko gara. Aldeko txandan nortzuek
parte hartu nahi dute?


Beste norbaitek? Bale. Aldeko txandan, zuk ere? Aldeko
txandan, hala eta guztiz, EH Bildu taldearen ordezkaria,
Agirrezabala jauna hasten da hitzarekin.


AGIRREZABALA MANTXOLA jaunak: Eskerrik asko, mahaiburu
andrea.

Legebiltzarrak Herri Kontuen Epaitegiko zazpi kideak
izendatu zituen aurreko ekainean. Orduko plenoan esan
genuen bezala, betiko ohitura txarrari jarraituz, PNVk,
Alderdi Sozialistak eta Alderdi Popularrak pribatuan
kozinatutako akordioa ekarri zuten 7 kargu horiek beraien
kalkulu politikoen arabera banatzeko. Ez zen gauza berria,
ohiko praktika zen, zahar-zaharra, zaharra berri bihurtu
zutena.

Horrekin batera, Arartekoaren albokoa nola aukeratu zuten
ikusi genuen. Instituzio eta kargu publikoak kromoak balira
bezala erabiltzen dituzte, betiere interes alderdikoiak
lehenetsita. Eta ez Arartekoa, ez Kontuen Epaitegia ez dira
salbuespena.

Esan bezala, Kontuen Epaitegia berritzeko prozesua PNV,
Alderdi Sozialista eta Alderdi Popularraren artean bideratu
eta adostu zuten. Euskal Herria Bildu bazter utzi zuten,
ziurrenik zuek ere ondo asko zenekitelako eta dakizuelako
gu inoiz ez garela horrelako jokoetan sartuko. EH
Bildurekin ez dago kromoak trukatzen ibiltzerik.


EAJk, Alderdi Sozialistak eta Alderdi Popularrak Herri
Kontuen Euskal Epaitegia berritzea kozinatu zuten, joan zen
ekainean ikusi genuen bezala. EH Bildu taldea