Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

8
Interpelazioa, Arantza Quiroga Cia Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak lehendakariari egina, abiapuntu eta topagunea izango den "Askatasuna eta bizikidetza" izeneko lantalde berri baten lidergoari heltzeari buruz. [10
10
04
01
0319]
2015.10.02
139
05:22

Jatorrizko ekimenak

10\10\04\01\00319Abiapuntu eta topagunea izango den "Askatasuna eta bizikidetza" izeneko lantalde berri baten lidergoari heltzeari buruz

Izapideak

Lehendakariak erantzun du

Hizlariak

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (11:12)Bideoa ikusi

Lehendakaria (11:21)Bideoa ikusi

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (11:31)Bideoa ikusi

Lehendakaria (11:37)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako zortzigarren puntua: "Interpelazioa, Arantza
Quiroga Cia Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak
lehendakariari egina, abiapuntu eta topagunea izango den
'Askatasuna eta bizikidetza' izeneko lantalde berri baten
lidergoari heltzeari buruz".

Quiroga andrea, zurea da hitza.

QUIROGA CIA andreak: Egun on. Eskerrik asko, presidente
andrea.

Lehendakari jauna, politika orokorreko azken eztabaidan
Alderdi Popularrak egindako proposamena azaldu nahi dugu
gaur, eta, batez ere, zure iritzia zein den jakin nahi
dugu. Horixe da gaurko interpelazioan Alderdi Popularraren
proposamena ekartzeko arrazoia, eta konbentzimenduz egiten
dugu, batez ere, uste baitugu oinarrizko zerbaitetan ados
jartzeko ekimena izan daitekeela.


Horregatik, lehendakari jauna, ekimen honi balioa emateko
eskatzen dizut, eta elkar ulertzeko eta posibilismorako
ariketa bat egiteko. Egia esan, lehendakari jauna, esan
behar dizut ekimen hau zuri zuzendua dagoela, baina zerbait
gehiago ere izan nahi du, desberdinen artean elkar
ulertzeko planteamendu bat, batez ere, Ganbera honetan
guregandik urrunen dauzkagunekin. Izan ere, badakigu eta
aitortzen dugu haien partaidetza ere beharrezkoa dela
Euskadiren oraina eta etorkizuna eraikitzeko, ETAren
indarkeria amaitu ondoren, hori baita bide bakarra: hemen
ordezkatutako sentsibilitate desberdinen arteko akordioa.


Desberdinak, egia da. Baina, etorkizunean, euskal
herritarrek printzipio bakar bat betez eraiki behar dute
elkarbizitza: indarkeria gaizki egon zela, gaizki dagoela
eta gaizki egongo dela. Edo gauza bera dena: indarkeriaren
deslegitimazioa.

Joan den astean, Ganbera honetan bertan egin zen politika
orokorreko eztabaidan, eta atzo bertan, guretzat oso
garrantzitsuak diren hitzak esan ziren. Ezker abertzaleak
esan zuen indarkeria erabiltzen dutenei buru egingo dietela
beti. Baina, orain arte halakorik egin ez dutenak alde
batera utzirik, uste dut kontuan hartzeko modukoa dela.
Izan ere, orain zerbait gertatuko balitz, esan