Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

6
Mozioa, Nerea Llanos Gómez Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak aurkeztua, klientelismoa saihesteko hurrengo gardentasun-legearen edukiari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. [10
11
03
00
0155]
2015.10.15
141
06:44
Deialdiko 4. puntua.

Jatorrizko ekimenak

10\11\03\00\00155Klientelismoa saihesteko hurrengo gardentasun-legearen edukiari buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Poposamena egin duen taldearen txanda.

Llanos Gómez, Nerea (PV-ETP LT) (12:38)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (12:53)Bideoa ikusi

López de Munain Ganuza, Igor (EH Bildu LT) (13:04)Bideoa ikusi

Latxaga Ugartemendia, David (EA-NV LT) (13:12)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Gallástegui Oyarzábal, Miren (SV-ES LT) (13:22)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Llanos Gómez, Nerea (PV-ETP LT) (13:32)Bideoa ikusi

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (13:39)Bideoa ikusi

López de Munain Ganuza, Igor (EH Bildu LT) (13:45)Bideoa ikusi

Eusko Legebiltzarreko lehendakaria (13:46)Bideoa ikusi

López de Munain Ganuza, Igor (EH Bildu LT) (13:47)Bideoa ikusi

Latxaga Ugartemendia, David (EA-NV LT) (13:50)Bideoa ikusi

Gallástegui Oyarzábal, Miren (SV-ES LT) (13:56)Bideoa ikusi

Botazioa. (14:00)Bideoa ikusi

Eten egin da bilkura.

Testua

Gai-zerrendako laugarren puntua: "Mozioa, Nerea Llanos
Gómez Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak aurkeztua,
klientelismoa saihesteko hurrengo gardentasun-legearen
edukiari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena".

Proposamena egin duen taldearen txanda. Llanos anderea,
zurea da hitza ekimena aurkeztu eta aldezteko.

LLANOS GÓMEZ andreak: Eskerrik asko, presidente andrea.
Buenos días a todos.

Orain dela 15 egun lehendakaria interpelatu nuen hurrengo
gardentasun-legearen edukiari buruz, nahiz eta azkenean
Erkoreka jaunak erantzun zidan.


Une hartan esan nuen moduan, lehendakaria interpelatu nuen
politika orokorreko osoko bilkuran lehendakariak berak
aipatu zuelako gardentasuna eta esan zuelako gardentasuna
eta gobernu on bat izatea ezinbestekoak zirela
administrazio batek ondo funtzionatzeko eta herritarrengan
konfiantza sorrarazteko. Orduan esan nuen moduan, gaur
berriz diot Talde Popularra bat datorrela adierazpen
horrekin. Hemen zaudenez, Erkoreka jauna, sinetsi kezka
hori benetako kezka dela, aurreko egunean zalantzan jartzen
zenuela bazirudien ere.

Guk ere batzuetan zalantzak izan ditzakegu Gobernu honek
gardentasunaren inguruan duen interesa dela-eta, bere
garaian aipatu nituen zenbait gertaera kontuan hartuta;
esaterako, lege-aurreproiektuak Ganbera honetara
bidaltzearen aukera (gaur hemen errepikatu nahi dut,
gardentasunaren arloan aurrerapausoa izango litzatekeela
uste dudalako). Gainera, Diputatuen Kongresuan zuek egin
zenuten horri buruzko proposamena, baina hemen oraindik ez
dago indarrean. Guk proposatu genuen Jaurlaritzari buruzko
7/81 Legea aldatzea gardentasuna bermatzeko, baina
proposamen hori oraindik ez da eztabaidatu.

Batzorde etikoak eman dituen ebazpenetan ere ez da
gardentasunarekiko interes handirik ikusten, eta horrek ez
du batzordearen sinesgarritasunaren alde egiten.

Lehendakariak gardentasunari buruzko Estatuko legearen
aurreikuspenei erreparatzeko konpromisoaz gain -gure ustez,
hori da dagokiona-, adierazi zuen urtea amaitu