Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

8
Mozioa, Gorka Maneiro Labayen Mistoa-UPyD taldeko legebiltzarkideak aurkeztua, telebista publikoan Legebiltzarreko bozeramaileen arteko eztabaidak kentzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. [10
11
03
00
0157]
2015.10.15
141
06:44
Deialdiko 6. puntua.

Jatorrizko ekimenak

10\11\03\00\00157Telebista publikoan Legebiltzarreko bozeramaileen arteko eztabaidak kentzeari buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Poposamena egin duen taldearen txanda.

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (16:38)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Unzalu Hermosa, Mikel (SV-ES LT) (16:44)Bideoa ikusi

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (16:53)Bideoa ikusi

Urruzuno Urresti, Unai (EH Bildu LT) (17:00)Bideoa ikusi

Uribe-Etxebarria Apalategi, Luke (EA-NV LT) (17:10)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (17:22)Bideoa ikusi

Unzalu Hermosa, Mikel (SV-ES LT) (17:28)Bideoa ikusi

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (17:32)Bideoa ikusi

Urruzuno Urresti, Unai (EH Bildu LT) (17:37)Bideoa ikusi

Uribe-Etxebarria Apalategi, Luke (EA-NV LT) (17:39)Bideoa ikusi

Botazioa. (17:44)Bideoa ikusi

Amaiera eman zaio bilkurari.

Testua

Gai-zerrendako seigarren puntua: "Mozioa, Gorka Maneiro
Labayen Mistoa-UPyD taldeko legebiltzarkideak aurkeztua,
telebista publikoan Legebiltzarreko bozeramaileen arteko
eztabaidak kentzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko
ebazpena".


Proposamena egin duen taldearen txanda. Maneiro jauna,
zurea da hitza ekimena aurkeztu eta aldezteko.

MANEIRO LABAYEN jaunak: Eskerrik asko, presidente andrea.

Labur-labur, talde gehienak ados baitaude gai honetan:
Euzko Abertzaleak, Talde Sozialista, Talde Popularra eta
UPyD. Beraz, ez dut luze joko.



Azkenean, erdibideko bat sinatu dugu eta espero dut
zerbaitetarako balio izatea eta EITBko Zuzendaritza
Nagusiak jaramon egitea, abiapuntu egokia dela iruditzen
baitzait; nire ustez zuzendaritza hori dagokion moduan
estutzen du, eta Legebiltzar honetako taldeek partekatzen
ditugun zumeak biltzen ditu.

Erdibideko zuzenketa honetan, nik neronek duela 15 egun
sailburuari egin nion interpelazioan sailburuak berak
nabarmendu zituen zenbait gauzari aurka egiten zaio, baina
edonola ere, kasu honetan, garrantzitsuena zera da,
adostasun batera iritsi garela.

Erdibideko zuzenketa horren bitartez zera proposatzen dugu,
Legebiltzar honek bi gauza eskatzea EITBko Zuzendaritza
Nagusiari. Alde batetik, kalitatezko zerbitzu publiko den
aldetik, ETBk bete behar dituen printzipioak bermatzea, hau
da, profesionaltasuna, neutraltasuna informazioan,
aniztasuna ideologian, eta egiazkotasuna. Eta, bestetik,
telebista publikoaren programazioan, bai euskaraz, bai
gaztelaniaz, erakundeetan eta legebiltzarrean ordezkaritza
duten alderdi politikoen arteko baterako eztabaidak
sartzea, profesionaltasun-irizpideei eta informazioaren
gaurkotasuneko eta intereseko irizpideei jarraiki,
herritarrak gehien kezkatzen dituzten gaiei buruz;
funtsean, horixe eskatzen nuen nik sailburuari egindako
interpelazioan.


UPyDk legebiltzarreko galdera bat izapidetu zion bere
garaian EITBko zuzendari nagusiari, jakin nahi baikenuen
telebista-kate publikoak zergatik utzi zion