Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

4
Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, euskararen ezagutza era ofizialean egiaztatzeko sistemaren birformulazioari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. [10
11
02
01
0804]
2015.10.22
143
04:36
Deialdiko 3. puntua

Jatorrizko ekimenak

10\11\02\01\00804Euskararen ezagutza era ofizialean egiaztatzeko sistemaren birformulazioari buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Poposamena egin duen taldearen txanda.

Celaá Diéguez, M.ª Isabel (SV-ES LT) (10:47)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Isasi Balanzategi, Xabier (EH Bildu LT) (11:01)Bideoa ikusi

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (Eserlekutik) (11:12)Bideoa ikusi

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (11:15)Bideoa ikusi

Mendizabal Mendizabal, Garbiñe (EA-NV LT) (11:26)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Celaá Diéguez, M.ª Isabel (SV-ES LT) (11:35)Bideoa ikusi

Isasi Balanzategi, Xabier (EH Bildu LT) (11:41)Bideoa ikusi

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (Eserlekutik) (11:46)Bideoa ikusi

Mendizabal Mendizabal, Garbiñe (EA-NV LT) (11:46)Bideoa ikusi

Botazioa. (11:50)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako hirugarren puntua: "Euskal Sozialistak
legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena,
euskararen ezagutza era ofizialean egiaztatzeko sistemaren
birformulazioari buruz. Eztabaida eta behin betiko
ebazpena".

Proposamena egin duen taldearen txanda. Euskal Sozialisten
ordezkaria den Celaá andereak dauka hitza.

CELAÁ DIÉGUEZ andreak: Egun on guztioi. Señorías.
Legebiltzarkide jaun-andreok. Hasteko, aitortu behar
dizuet une batez, eta azterketa bat -EGA, kasu honetan-
berrikusteko bakarrik eskatzen zuen legez besteko
proposamena aurkeztu ondoren, harri eta zur geratu ginela,
ekaitz politikoa lehertu zela pentsatuz; esan dizuedan
bezala, soilik egiaztapen-azterketa bat berrikustea
eskatzeagatik. Eta horrek kezka handia eragin zidan,
pentsatu bainuen bazitekeela ukiezinak diren oinarriak
egotea hizkuntza-politika demokratikoa duen herri
demokratiko batean. Zorionez hori ez da horrela, zorionez
gehiengoaren babesa (edo agian babes osoa) lortu duen legez
besteko proposamen batekin gatoz gaur osoko bilkura
honetara; horregatik, lehenik babes hori eskertu nahi
dizuet zuei, legebiltzarkide guztioi.

Izan ere, gure herriko hizkuntza-politikak, jaun-andreok,
oinarri sendoa du, eta oinarri horri esker, euskarak
aurrera egiteko bide garrantzitsu bat garatu ahal izan dugu
denbora igaro ahala. Izan diren eta izango diren eta
logikoak eta ezinbestekoak diren unean uneko
desberdintasunez harago, herri honetako indar politikook
hizkuntza-akordioaren inguruko ardatz garrantzitsua adosten
jakin dugu, funtsezko hiru oinarri hartuta: Autonomia
Estatutua bera, Euskararen Erabilera Normalizatzeko Legea,
eta erabakigarria eta funtsezkoa den hezkuntzaren arloan,
Euskal Eskola Publikoari buruzko Legea. Oinarri partekatu
adostu hori izan gabe ezin izango litzateke azaldu azken 40
urteotan euskararen ezagutzak eta erabilpenak izan duen
aurrerapen izugarria, ez eta horren ondorioz gertatu den
elebitasunaren hedapen bizkorra ere, batez ere gazteen
artean; izan ere,