Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

6
Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, Gobernu Kontseiluaren erabakien gardentasunari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. [10
11
02
01
0795]
2015.10.22
143
04:36
Deialdiko 7. puntua

Jatorrizko ekimenak

10\11\02\01\00795Gobernu Kontseiluaren erabakien gardentasunari buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Poposamena egin duen taldearen txanda.

Gallástegui Oyarzábal, Miren (SV-ES LT) (12:56)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (13:05)Bideoa ikusi

López de Munain Ganuza, Igor (EH Bildu LT) (13:09)Bideoa ikusi

Orbegozo Uribe, Kerman (EA-NV LT) (13:12)Bideoa ikusi

Sémper Pascual, Borja (PV-ETP LT) (13:18)Bideoa ikusi

Gallástegui Oyarzábal, Miren (SV-ES LT) (Eserlekutik) (13:22)Bideoa ikusi

Orbegozo Uribe, Kerman (EA-NV LT) (13:23)Bideoa ikusi

Botazioa. (13:25)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako zazpigarren puntua: "Euskal Sozialistak
legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena,
Gobernu Kontseiluaren erabakien gardentasunari buruz.
Eztabaida eta behin betiko ebazpena".

Proposamena egin duen taldearen txanda. Gallastegui
andereak dauka hitza, ekimena aurkeztu eta aldezteko.

GALLASTEGUI OYARZÁBAL andreak: Eskerrik asko, presidente
andrea. Egun on, legebiltzarkide jaun-andreok. Bozkatzeko
infernuko tramankulu horrekin arazorik ez egotea espero
dut, zeren proposamen honen asmoa ahobatezkotasuna izatea
baita. Jaurlaritzan zertaz hitz egiten den jakin nahi dugu.
Ez ditugu deliberamenduen edukiak ezagutu nahi, legez
sekretuak baitira; baina Jaurlaritzaren gai-zerrendak
ezagutu nahi ditugu, legeak ez baitu debekatzen horiek
argitaratzea, eta gainera, espero dugu gardentasunaren lege
berriak gai-zerrendak argitaratzera behartzea. Eta
Jaurlaritzari ere hitza hartu nahi diogu, nahiz eta
Jaurlaritza hemen ez izan; baina tira. Izan ere, dagoeneko
ez dakit zenbat adierazpen publiko egin dituen
gardentasunarekin duen konpromisoa adierazteko. Eta legez
besteko proposamen honen ekimenaren azalpena oso erraza da:
jakin nahi dugu ea Jaurlaritzak asteroko bileretan landu
duela publikoki esan duenak bat egiten duen benetan
landutakoarekin.

Izan ere, jaun-andreok, ez da arraroa Jaurlaritzak astearte
batean neurri bat iragartzea, eta neurri hori ondoren ez
islatzea dagokion agindu ekonomikoan. Hori, jaun-andreok,
egiaztatutako eta ziurtatutako gauza bat da. Eta hori
egiaztatzeko, oposizioaren kontrol-jarduera baino besterik
ez da berrikusi behar, bereziki nire taldearena, ikus
baitaiteke astero eskatu behar zaizkiela azalpenak hizpide
hartzen ez diren hainbat gairen gainean, eta gainera, gai
horiek ez baitira inolako erabakietan edo ebazpenetan
oinarritzen, Jaurlaritzak Aldizkari Ofizialera eramaten ez
dituen arte, batzuetan hainbat hilabete beranduago. Eta ez
da arraroa, ezta ere, oposizioko jarduerak egiaztatzen duen
moduan, gai-zerrendatik kanpoko