Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

4
Galdera, Iñaki Oyarzabal de Miguel Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari egina, irakasle batek Gasteizko eskola batzuetan neska batzuei ustez egin dizkien sexu-abusuak ikertzeari buruz. [10
10
05
01
0695]
2015.10.30
145
05:26

Jatorrizko ekimenak

10\10\05\01\00695Irakasle batek Gasteizko eskola batzuetan neska batzuei ustez egin dizkien sexu-abusuak ikertzeari buruz

Izapideak

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuak erantzun du

Hizlariak

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (09:54)Bideoa ikusi

Hezkuntza, Hizkuntz Politika eta Kultur Saila, sailburua (09:55)Bideoa ikusi

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (09:57)Bideoa ikusi

Hezkuntza, Hizkuntz Politika eta Kultur Saila, sailburua (10:00)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako laugarren puntua: "Galdera, Iñaki Oyarzabal
de Miguel Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari
egina, irakasle batek Gasteizko eskola batzuetan neska
batzuei ustez egin dizkien sexu-abusuak ikertzeari buruz".

Oyarzabal jauna, zurea da hitza.

OYARZABAL DE MIGUEL jaunak: Mila esker, presidente andrea.
Legebiltzarkide jaun-andreok.

Sailburu andrea, gizartea asaldatu du Gasteizko zenbait
ikastetxe publikotan hiru eta bost urte bitarteko
adingabeei ustez egindako sexu-gehiegikerien kasuak azaldu
izanak; asaldatze hori are handiagoa da zure sailak ez
duelako ezer egin, Arabako Fiskaltzak eta Gasteizko Udalak
berak ohartarazi ondoren. Gasteizko Udala izan zen, hain
zuzen ere, hiriko ikastetxeetan ustezko lau biktima
antzeman zituena.

Hain zuzen ere, adibiderik agerikoena komunikabideetan
agertu den hori izan da; 2013an salatu ziren gertakariak,
Gasteizko Luis Dorao ikastetxean adingabe bati egindako
sexu-gehiegikeriak, alegia, eta ahalegin handiak egin
ondoren, alaba ikastetxez aldatzea lortu zuen familiak,
Landazuri ikastolara, eta, handik denbora batera, ikastola
horretan hasi zen lanean salatutako irakaslea.


Azalduko al diguzu zer egin duen, zehazki, zure sailak
denbora guzti honetan? Nola gertatu ahal izan da hori? Zerk
huts egin du, sailburu andrea?


LEHENDAKARIAK: Eskerrik asko, Oyarzabal jauna.

Erantzuteko, Jaurlaritzaren ordezkaria. Uriarte andrea,
zurea da hitza.

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURAKO SAILBURUAK
(Uriarte Toledo): Presidente andrea.

Oyarzabal jauna, egoera baten balorazio zehatza egiteko,
are gehiago hau bezain gai minbera denean, beharrezkoa da
gertaera guztiak kontuan izatea eta ezer ez alboratzea.

Sail honek jardun du, eta beti jarduten du adingabe batek
bere osotasun fisikoa, psikikoa eta morala arriskuan jar
dezakeen egoeraren bat bizi izaten ari denaren susmo
txikiena duenean. Gure haurren, gure ikasleen segurtasuna
da gure lehentasun nagusia.

Sail honek