Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

2
Erakunde, Segurtasun eta Justizia Batzordearen irizpena, jendaurreko ikuskizunen eta jolas-jardueren lege-proiektuari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. [10
09
01
00
0005]
2015.12.23
153
04:02

Jatorrizko ekimenak

10\09\01\00\00005Jendaurreko ikuskizunen eta jolas-jarduerena

Izapideak

Eztabaida. Onetsia abenduaren 23ko 10/2015 Legea

Hizlariak

Segurtasun Saila, sailburua (11:20)Bideoa ikusi

Taldeen txanda.

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (Eserlekutik) (11:29)Bideoa ikusi

Aurkako txanda.

Zorrilla Ibañez, Joseba (EA-NV LT) (Eserlekutik) (11:30)Bideoa ikusi

Taldeen txanda.

Llanos Gómez, Nerea (PV-ETP LT) (11:31)Bideoa ikusi

Aurkako txanda.

Zorrilla Ibañez, Joseba (EA-NV LT) (11:38)Bideoa ikusi

Botazioak. (11:43)Bideoa ikusi

Botoa azaltzeko txanda.

Gallastegui Oyarzábal, Miren (SV-ES LT) (11:53)Bideoa ikusi

Arzuaga Gumuzio, Julen (EH Bildu LT) (11:58)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako bigarren puntua: "Erakunde, Segurtasun eta
Justizia Batzordearen irizpena, jendaurreko ikuskizunen eta
jolas-jardueren lege-proiektuari buruz. Eztabaida eta behin
betiko ebazpena".


Jaurlaritzaren ordezkaria den Erkoreka jauna... Ez?
Estefanía Beltrán de Heredia, zurea da hitza.


SEGURTASUNEKO SAILBURUAK (Beltrán de Heredia Arroniz):
Eskerrik asko Legebiltzarreko presidente anderea,
lehendakaria... Ez dago. Sailburuok, legebiltzarkideok,
egun on.

Hogei urtez indarrean egon den legea ordezkatzera dator
ikuskizunen lege-proiektua. Eta lege-proiektu honek hauxe
du helburu nagusia: aisialdi-, kirol- eta kultura-
ikuskizunetan ikusleen segurtasuna eta erosotasuna
bermatzea.

Ganbera honetako bilkurara onartzeko ekarri den lege-
proiektu honen xede nagusia da jarduera publikoetan,
kulturaletan, kirolekoetan eta aisialdikoetan parte hartzen
dutenen segurtasuna eta erosotasuna bermatzea.

Era berean, antolatzaileen, erabiltzaileen eta jarduera
horiek zeharka eragin diezaieketen gainerako pertsonen
sentsibilitateen, eskubideen eta betebeharren arteko oreka
bilatzen du.


Laburbilduz, lege-proiektu berriak helburu hauek ditu:
ikuskizunak eta jendaurreko jarduerak modu seguruan egitea,
parte-hartzaileen segurtasuna eta osasuna, jarduerak egiten
diren ekipamendu guztien erosotasuna eta ingurumen-
jasangarritasuna, eta jarduerak egitean bizikidetza
baketsua eta ordenatua izatea.

Ikuskizun eta ekimen publikoen garapenerako baldintza
seguruak eta elkarbizitzaren errespetua, hori da legeak
antolatzaileei ezartzen dien ezinbesteko eskakizun
lehenetsia.

Legeak ekitaldien eta ikuskizunen antolatzaileei behar
diren baldintzak eskatzen dizkie ekitaldi eta ikuskizunok
modu seguruan egin daitezen eta bizikidetza errespeta
dezaten. Eskatzen du, halaber, ikuskizunak egokitu
daitezela aisialdi-ohitura berrietara, bai eta ikuskizunak
egiten diren gune berrietara ere.


Era berean, lege-proiektu honek mesede egiten dio
ekintzaileen ekimenari; horretarako, titulu