Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

8
Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, enpresa txiki eta ertainei eta gobernuz kanpoko erakundeei tasa judizialak indargabetzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. [10
11
02
01
0836]
2016.02.04
154
06:53
Deiadilko 6. puntua

Jatorrizko ekimenak

10\11\02\01\00836Enpresa txiki eta ertainei eta gobernuz kanpoko erakundeei tasa judizialak indargabetzeari buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Berriro ekin zaio bilkurari.

Poposamena egin duen taldearen txanda.

Gallástegui Oyarzábal, Miren (SV-ES LT) (16:14)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (16:27)Bideoa ikusi

Arzuaga Gumuzio, Julen (EH Bildu LT) (16:34)Bideoa ikusi

Zorrilla Ibañez, Joseba (EA-NV LT) (16:43)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Damborenea Basterrechea, Antonio (PV-ETP LT) (16:53)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Gallástegui Oyarzábal, Miren (SV-ES LT) (17:01)Bideoa ikusi

Arzuaga Gumuzio, Julen (EH Bildu LT) (17:07)Bideoa ikusi

Zorrilla Ibañez, Joseba (EA-NV LT) (17:09)Bideoa ikusi

Damborenea Basterrechea, Antonio (PV-ETP LT) (17:15)Bideoa ikusi

Botazioa. (17:22)Bideoa ikusi

Testua

Arratsaldeko laurak eta hamazazpian ekin zaio berriz
bilkurari.

LEHENDAKARIAK: Arratsalde on guztioi. Berriro ekingo diogu
osoko bilkurari.

Gai-zerrendako seigarren puntua: "Euskal Sozialistak
legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena,
enpresa txiki eta ertainei eta gobernuz kanpoko erakundeei
tasa judizialak indargabetzeari buruz. Eztabaida eta behin
betiko ebazpena".


Proposamena egin duen taldearen txanda. Euskal Sozialisten
ordezkaria den Gallastegui andereak dauka hitza.

GALLASTEGUI OYARZÁBAL andreak: Eskerrik asko, presidente
andrea. Arratsalde on, legebiltzarkide jaun-andreak.

Lehenik eta behin, agur egin nahi diet gaur gurekin dauden
pertsona guztiei: ordezkariak eta abokatuak, enpresa-
elkarteak, autonomoak eta gobernuz kanpoko erakundeak. Hitz
gutxitan esanda, ekimen honen gurasoei. Arratsalde on
guztioi, eta eskerrik asko etortzeagatik.

Ziur gogoan duzuela: ez da Ganbera honetan tasa judizialez
hitz egiten dugun lehen aldia. Hala ere, espero dut azkena
izatea -eta espero dut, halaber, hutsik ez egitea-,
behintzat tasa horiek indargabetzea edo aldatzea eskatzeari
dagokionez. Izan ere, badirudi Konstituzio Auzitegiaren
hurrengo osoko bilkuran, non Sozialistak legebiltzar-
taldeak aurkeztutako errekurtsoari, bai eta konstituzio-
kontrakotasuneko zenbait gairi ere, heltzea aurreikusita
dagoen, badirudi, esan dudan bezala, errekurtso hori
aintzat hartuko dela eta tasa finko altuenen eta tasa
aldakor guztien konstituzio-kontrakotasuna aitortuko dela.
Esan beharra dago, aurkeztu ziren ugarietatik lehena izan
zela Sozialistak legebiltzar-taldearen errekurtsoa.

Izan ere, ezarri direnetik adierazi da, eta adostasuna
izugarria izan da, operadore juridikoen, abokatuen,
prokuradoreen eta notarioen artean, bai eta justizia-
auzitegi nagusien, Fiskaltzaren, kontsumitzaile-elkarteen,
erabiltzaile-elkarteen, sindikatuen eta edozein motatako
gizarte-elkarteen artean ere: argi geratu da tasa horiek
Konstituzioaren 24. artikulua lehertzen dutela,