Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

9
Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, ikastetxeetan "online" matrikulatzeko prozesuari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. [10
11
02
01
0834]
2016.02.04
154
06:53
Deialdiko 7. puntua

Jatorrizko ekimenak

10\11\02\01\00834Ikastetxeetan "online" matrikulatzeko prozesuari buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Poposamena egin duen taldearen txanda.

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (17:22)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Agirrezabala Mantxola, Juanjo (EH Bildu LT) (17:32)Bideoa ikusi

Celaá Diéguez, M.ª Isabel (SV-ES LT) (Eserlekutik) (17:40)Bideoa ikusi

Berriozabal Bóveda, Jone (EA-NV LT) (17:43)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (17:48)Bideoa ikusi

Agirrezabala Mantxola, Juanjo (EH Bildu LT) (17:53)Bideoa ikusi

Botazioa. (17:54)Bideoa ikusi

Amaiera eman zaio bilkurari.

Testua

Gai-zerrendako zazpigarren puntua: "Euskal Legebiltzar
Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena,
ikastetxeetan 'online' matrikulatzeko prozesuari buruz.
Eztabaida eta behin betiko ebazpena".

Proposamena egin duen taldearen txanda. Euskal Talde
Popularraren ordezkaria den Oyarzabal jaunak dauka hitza
ekimena aurkeztu eta aldezteko.


OYARZABAL DE MIGUEL jaunak: Eskerrik asko, presidente
andrea. Legebiltzarkide jaun-andreak.

Gure autonomia-erkidegoan, ikastetxe publikoetako eta
itunduetako matrikulazio-prozesuak, Haur Hezkuntzan, Lehen
Hezkuntzan nahiz Derrigorrezko Bigarren Hizkuntzan,
ikasleak onartzeko eskaerak aurkezteko egutegi komun bat
ezarria du.


Eskaera horiek online ere bete daitezke, Hezkuntza Sailak
eskainitako aplikazio informatiko baten bidez, eta eskaera
horri xede horretarako eskatutako dokumentuak eskaneatuta
atxiki behar zaizkio. Alde horretatik, eskatzaileek baimena
ematen diote ikastetxeetako zuzendaritzari, aurkeztutako
dokumentuak egiazkoak diren egiaztatzeko beste organismo
publiko batzuetan edo beste administrazio batzuetan.


Hala ere, herritarrek eskubidea dugu jada
Administrazioaren eskuetan dagoen dokumentazioa edo unean
uneko prozedurarako beharrezkoa ez dena Administrazioari ez
aurkezteko. Hori -araudia luzea da- jada jasota dago
zenbait legeren artikuluetan. Ez ditut zerrendatu nahi,
baina, edonola ere, hemen azpimarratu nahi dugu gizarteek
aurrera egiten dutela, aldaketak gero eta azkarrago
gertatzen direla.


Hori dela eta, gure ustez, administrazioak errealitate
berri horietara egokitu behar dira, herritarren behar
berrietara. Bestalde, uste dugu herritarrak horretarako
prest daudela guztiz, eta, horretaz gainera, beren
eskubideen eta ahalmenen jakitun direla, eta teknologia
berrien bidez aise moldatzeko ohitura dutela.


Eta, hain zuzen ere, errealitate berri horiei aurre egiteko
sustatu zuen Espainiako Gobernuak 2015eko urrian Herri
Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko
Legea. Lege horrek,