Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

16
Galdera, Iñaki Oyarzabal de Miguel Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari egina, irakasle bat Gasteizko ikasle batzuei abusuak egiteagatik ikertzeari buruz Arabako Hezkuntza ordezkariak esandako gezurren gainean. [10
10
05
01
0739]
2016.02.05
155
04:24
Deialdiko 18. puntua.

Jatorrizko ekimenak

10\10\05\01\00739Irakasle bat Gasteizko ikasle batzuei abusuak egiteagatik ikertzeari buruz Arabako Hezkuntza ordezkariak esandako gezurren gainean

Izapideak

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuak erantzun du

Hizlariak

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (13:07)Bideoa ikusi

Hezkuntza, Hizkuntz Politika eta Kultur Saila, sailburua (13:08)Bideoa ikusi

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (13:11)Bideoa ikusi

Hezkuntza, Hizkuntz Politika eta Kultur Saila, sailburua (13:14)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako hemezortzigarren puntua: "Galdera, Iñaki
Oyarzabal de Miguel Euskal Talde Popularreko
legebiltzarkideak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta
Kulturako sailburuari egina, irakasle bat Gasteizko ikasle
batzuei abusuak egiteagatik ikertzeari buruz Arabako
Hezkuntza ordezkariak esandako gezurren gainean".

Oyarzabal jauna, zurea da hitza.

OYARZABAL DE MIGUEL jaunak: Eskerrik asko, presidente
andrea.

Sailburu andrea, berriro ere hona dakargu Gasteizko eskola
publiko bateko irakasle bati buruzko ikerketaren kasua,
neska adingabe bati ustezko sexu-abusuak egiteagatik eta
azken bi urte hauetan zuzemenak ireki zaizkien beste kasu
batzuengatik ere.

Hezkuntzako ordezkariak eta zeuk ere hemen agertu behar
izan duzue gai horri buruz hitz egiteko; ontzat eman
zenuten Gobernuaren gelditasun osoa, neskatoaren
babesgabetasuna eta haren familiari kasurik ez egitea, eta
berretsi zenuten hori Arabako fiskal nagusiarekiko bileran,
Arabako Fiskaltzan, non esan baitzitzaizuen kasurik ez
zegoela. Horixe izan zen bere bertsioa oinarritzeko Eusko
Jaurlaritzak erabili zuen arrazoibidea.

Ondoren, Arabako fiskal nagusiak hedabideetan agertu behar
izan zuen eta jarraian Legebiltzar honetan agertu zen
esanez Arabako Hezkuntzako ordezkariak gezurra esan
zuela, gezur larriak esan zituela, eta hark Ganbera honetan
esan zituenak ez zetozela bat errealitatearekin, eta
gezurtatu egin zituen zure sailaren eta zeure argudio
guztiak.


Hau guztia azaroaz geroztik ezaguna duzuenez, jakin nahi
genuke zer neurri hartu dituzuen edo hartu behar dituzuen
ordezkari horri buruz.

Eskerrik asko.

LEHENDAKARIAK: Eskerrik asko, Oyarzabal jauna.

Erantzuteko, Uriarte anderea, zurea da hitza.


HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURAKO SAILBURUAK
(Uriarte Toledo): Legebiltzar presidente anderea,
sailburuak, legebiltzarkideok, Oyarzabal jauna, egun on.

Begira, Oyarzabal jauna, hitz egiten ari gara gertakari
berberaren inguruan dauden bi ikuspegi ezberdinez eta, nork
duen arrazoia epaitzen hasi