Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

6
Interpelazioa, Gorka Maneiro Labayen Mistoa-UPyD taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, Lehiaren Euskal Agintaritzak eskola-jantokien kartelaren kontra ezarri duen zehapenari buruz. [10
10
04
01
0352] Interpelazioa, Iñaki Lazarobaster Badiola EH Bildu taldeko legebiltzarkideak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari egina, eskoletako jangeletako catering enpresen iruzurrak sortutako egoera berriaren inguruan. [10
10
04
01
0353] Interpelazioa, Iñaki Oyarzabal de Miguel Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, eskola-jangelen kontratazio publikoko iruzurrari buruz. [10
10
04
01
0354]
2016.02.19
158
04:53
Deialdiko 13, 14 eta 15 puntuak. Batera tramitatzen dira

Jatorrizko ekimenak

10\10\04\01\00353Eskoletako jangeletako catering enpresen iruzurrak sortutako egoera berriaren inguruan
10\10\04\01\00352Lehiaren Euskal Agintaritzak eskola-jantokien kartelaren kontra ezarri duen zehapenari buruz
10\10\04\01\00354Eskola-jangelen kontratazio publikoko iruzurrari buruz

Izapideak

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuak erantzun du
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuak erantzun du
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuak erantzun du

Hizlariak

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (10:16)Bideoa ikusi

Lazarobaster Badiola, Iñaki (EH Bildu LT) (10:24)Bideoa ikusi

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (10:33)Bideoa ikusi

Hezkuntza, Hizkuntz Politika eta Kultur Saila, sailburua (10:44)Bideoa ikusi

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (10:59)Bideoa ikusi

Lazarobaster Badiola, Iñaki (EH Bildu LT) (11:05)Bideoa ikusi

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (11:10)Bideoa ikusi

Hezkuntza, Hizkuntz Politika eta Kultur Saila, sailburua (11:15)Bideoa ikusi

Testua

Hamahiru, hamalau eta hamabost puntuak batera eztabaidatuko
dira.

Gai-zerrendako hamahirugarren puntua: "Interpelazioa, Gorka
Maneiro Labayen Mistoa-UPyD taldeko legebiltzarkideak
lehendakariari egina, Lehiaren Euskal Agintaritzak eskola-
jantokien kartelaren kontra ezarri duen zehapenari buruz".


Gai-zerrendako hamalaugarren puntua: "Interpelazioa, Iñaki
Lazarobaster Badiola EH Bildu taldeko legebiltzarkideak
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari
egina, eskoletako jangeletako catering-enpresen iruzurrak
sortutako egoera berriaren inguruan".

Eta gai-zerrendako hamabosgarren puntua: "Interpelazioa,
Iñaki Oyarzabal de Miguel Euskal Talde Popularreko
legebiltzarkideak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta
Kulturako sailburuari, eskola-jangelen kontratazio
publikoko iruzurrari buruz".


Maneiro jauna, zurea da hitza.

MANEIRO LABAYEN jaunak: Eskerrik asko, presidente andrea.

Lehendakari jauna, has gaitezen gertatu denaren
laburpentxoa eginez, hurbilen dugunetik abiatuta. Lehiaren
Euskal Agintaritzak ebazpen gogor bat plazaratu du, non
esaten baitu zazpi catering-enpresa kartel moduan jokatzen
aritu direla, elkarren artean loteak banatuz eta Eusko
Jaurlaritzaren sare publikoko eskoletako jangeletako menuak
emateko lehiaketetan prezioak garestitzea adostuz.
Ezarritako zigorra, erakunde horrek bere historian ezarri
duen altuena, 18 milioi euro baino gehiagokoa da.

Frogatuta geratu da prezioak altuagoak zirela, % 30
garestiagoak ere bai, enpresa horiek berek beste ikastetxe-
sare batzuetako jangeletarako eskaintzen zituztenak baino,
eta loteak banatu egiten zituztela. Esan behar da enpresa-
talde bakarrak sare publikoko eskoletako jangelen
esleipenen ia % 60 kontrolatzen duela.

Lehiaren Euskal Agintaritzak esaten du jokaera hori
gutxienez hamarkada batean eman dela, eta ezin duela ziur
esan lehiaren aurkako jarduera horiek lehenagotik ere ez
ote zeuden hasita. Denbora horretan Eusko Jaurlaritzaren
ezein Hezkuntza Sailek ez du ezer egin egoera hori