Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

4
Mozioa, M.ª Isabel Celaá Diéguez Euskal Sozialistak taldeko legebiltzarkideak aurkeztua, Euskadiko ikastetxeetako eskola-jazarpena ikertzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. [10
11
03
00
0185]
2016.03.03
160
05:27

Jatorrizko ekimenak

10\11\03\00\00185Euskadiko ikastetxeetako eskola-jazarpena ikertzeari buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Poposamena egin duen taldearen txanda.

Celaá Diéguez, M.ª Isabel (SV-ES LT) (13:21)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Ubera Aranzeta, Rebeka (EH Bildu LT) (13:28)Bideoa ikusi

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (13:38)Bideoa ikusi

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (Eserlekutik) (13:44)Bideoa ikusi

Arrizabalaga Arruza, Leixuri (EA-NV LT) (13:44)Bideoa ikusi

Botazioa. (13:54)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako laugarren puntua: "Mozioa, María Isabel
Celaá Diéguez Euskal Sozialistak taldeko legebiltzarkideak
aurkeztua, Euskadiko ikastetxeetako eskola-jazarpena
ikertzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena".

Celaá andrea, zurea da hitza, ekimena aurkeztu eta
aldezteko.

CELAÁ DIÉGUEZ andreak: Presidente andrea, legebiltzarkide
jaun-andreok.

Ezin daiteke ezagutzen ez denaren aurka egin. Euskadiko
ikasgeletako kideen arteko tratu txarraren edo eskola-
jazarpenaren gaineko berariazko azkeneko ikerketa 2012an
aurkeztu zen, eta aurrekoa 2009an aurkeztu zen. 2016an
gaude, eta berariazko beste ikerketa konparatibo bat egitea
beharrezkoa da, gure eskoletan kideen arteko tratu txarren
benetako egoera zein den eta zer nolako bilakaera izan duen
ezagutzeko.

Izan ere, Save the Children erakundeak ematen dizkigun
datuak ezagutzen ditugu; datu horien arabera, Euskadiko sei
mila ikaslek baino gehiagok sarri jasaten dituzte eraso
fisikoak ikastetxeetan, eta era berean, Derrigorrezko
Bigarren Hezkuntzako ehun ikasletik sei eskola-jazarpenaren
biktimak dira, eta % 8k esaten dute ikaskideek jo
egiten dutela. Zalantzarik gabe, jaun-andreok, tamaina
handiko drama pertsonal bat da, eta horren aurrean,
erreakzionatu egin behar dugu.

Izan ere, jaun-andreok, haur, gazte, nerabe batentzat,
eskola ia bere unibertso osoa da. Hantxe sentitu behar du
barneratua, ulertua, balioetsia, ez semea edo alaba
izategatik, etxean gertatzen zaion moduan, baizik eta bera
izateagatik, bere berezko indarrarengatik. Horregatik, oso-
oso garrantzitsua da eskolak kontuan izatea hezkuntza
emozionala eta hezkuntza intelektuala, eta pertsonaren
oreka bilatzea. Horregatik, oso garrantzitsua eta
beharrezkoa da guk ulertzea zer den bullyingaren biktima
izatea, biktima hori hezi egin behar baita, biktima
izateari utz diezaion; baita bullyingeko biktimagilea
izatea zer den ere, pertsona hori ere biktima baita,
autoestimu oso baxua baitu, eta hezi egin behar baita,
biktimagilea izateari utz