Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

3
Galdera, Miren Gallastegui Oyarzábal Euskal Sozialistak taldeko legebiltzarkideak Segurtasuneko sailburuari, Bilboko Athleticen eta Marseillako Olympiqueren arteko partida dela-eta antolatu zen operatiboari buruz. [10
10
05
01
0785]
2016.03.04
161
04:52

Jatorrizko ekimenak

10\10\05\01\00785Bilboko Athleticen eta Marseillako Olympiqueren arteko partida dela-eta antolatu zen operatiboari buruz

Izapideak

Segurtasuneko sailburuak erantzun du

Hizlariak

Gallástegui Oyarzábal, Miren (SV-ES LT) (09:48)Bideoa ikusi

Segurtasun Saila, sailburua (09:51)Bideoa ikusi

Gallástegui Oyarzábal, Miren (SV-ES LT) (09:53)Bideoa ikusi

Segurtasun Saila, sailburua (09:55)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako hirugarren puntua: "Galdera, Miren
Gallastegui Oyarzábal Euskal Sozialistak taldeko
legebiltzarkideak Segurtasuneko sailburuari egina, Bilboko
Athleticen eta Marseillako Olympiqueren arteko partida
dela-eta antolatu zen operatiboari buruz".

Gallastegui andrea, zurea da hitza.

GALLASTEGUI OYARZÁBAL andreak: Oso ondo. Mila esker,
presidente andrea. Egun on, lehendakari, sailburuok,
legebiltzarkide jaun-andreok.

Hasteko, erabat gaitzetsi nahi ditugu probokatzaileak,
ekitaldi publikoak hondatzeko herritar bakezaleak
erabiltzen dituztenak. Eta gaitzespen bera egiten dugu
beste herrialde batzuetako estremistei zein gure
herrialdekoei, bertokoei, dagokienez, beti aurkitzen
baitituzte aitzakiak eta egoera aproposak haien indarkeriaz
jokatzeko eta indarkeria justifikatzeko.

Era berean, gure elkartasuna adierazi nahi diegu astapotro
horiek jasan behar izan zituzten bilbotarrei, haien
eraginak jasan zituzten merkatariei eta ostalariei, eraso
eta mehatxuak jasan zituzten pertsonak artatu baitzituzten,
beren segurtasuna ere arriskuan jarriz. Eta bereziki,
elkartasuna adierazi nahi diegu ertzainei, beste behin ere
egoerak gainezka egin baitzien plangintza eskasaren
ondorioz, zeinak arriskuan jarri baizteun herritarren eta
ertzainen beren segurtasuna.

Eta, sailburu andrea, nik sentitzen dut hau esatea, baina
sarri errepikatzen da segurtasun-profesionalen salaketa
hau, eta era berean, zenbait segurtasun-antolamenduk ez
dute egoera konpontzen laguntzen; aitzitik, beste kalte
batzuk eragiten dituzte.


Orain dela urtebete galdera bera egin genizun martxoaren
3ko urteurrenean Gasteizen izan ziren liskarren gainean.
Horren aurretik, Munduko Foroa izan zen, eta, lehenago,
beste futbol-partida bat, Euskadi-Bolivia, hain zuzen
ere. Baina zure sailak beti erantzun bera eman izan du,
sailburu andrea: dena ongi zegoela. Eta baieztapen hori,
gure ustez, ebidentzia ororen aurka doa. Eta gainera, ezin
dugu dena ontzat eman, zeren dena ontzat emango bagenu,