Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

2
Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, euskal eskola publikoaren plan estrategikoa aurkezteari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. [10
11
02
01
0883]
2016.03.10
162
05:12

Jatorrizko ekimenak

10\11\02\01\00883Euskal eskola publikoaren plan estrategikoa aurkezteari buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Poposamena egin duen taldearen txanda.

Celaá Diéguez, M.ª Isabel (SV-ES LT) (10:34)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (10:48)Bideoa ikusi

Arrondo Aldasoro, Belén (EH Bildu LT) (10:57)Bideoa ikusi

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (11:08)Bideoa ikusi

Corrales Goti, Leire (EA-NV LT) (11:16)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Celaá Diéguez, M.ª Isabel (SV-ES LT) (11:27)Bideoa ikusi

Arrondo Aldasoro, Belén (EH Bildu LT) (11:33)Bideoa ikusi

Corrales Goti, Leire (EA-NV LT) (11:38)Bideoa ikusi

Botazioa. (14:39)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako bigarren puntua: "Euskal Sozialistak
legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena,
euskal eskola publikoaren plan estrategikoa aurkezteari
buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena".

Proposamena egin duen taldearen txanda. Euskal
Sozialistak. Celaá andrea, zurea da hitza, ekimena
aurkeztu eta aldezteko.

CELAÁ DIÉGUEZ andreak: Egun on guztioi. Lehendakari jauna,
legebiltzarkide jaun-andreok, señora presidenta.


Jaun-andreok, hezkuntza-administrazio batek bultza
ditzakeen ekimenek galdu egiten dute bere
eraginkortasunaren zati handi bat modu isolatuan edo
loturarik gabe egiten badira, alegia, ikuspegi komun bat
emango dien eta helburu zehatz eta ebaluagarri batzuetara
bideratuko dituen plangintza orokor baten barruan ez
badaude. Horregatik behar dugu helburu estrategiko komun
bat izango duen plangintza bat, helburu bat zehazteko eta
Administrazioko zerbitzu guztiak haren mende jartzeko. Ez
dute balio elkarrekin loturarik ez duten proposamenek, ez
dute balio.


Lurra txukundu, ondo lerrokatu eta helburu estrategiko hori
ezarri behar da, ikastetxeek jakin dezaten norantz jo behar
duten. Beraz, helburu estrategiko komun bat ezarri behar da
motibatzeko, helburu estrategiko orokor hori zehaztu behar
zaio hezkuntza-komunitateari, eguneroko lana hobetzeko,
bultzagarri izan dadin.


Legebiltzarkide jaun-andreok, hezkuntzaren kudeaketa oso
konplexua da; alderdi askori egin behar die aurre aldi
berean: hezkuntza-emaitzak hobetzea, ikasle guzti-guztiei
arreta eskaintzea (jatorri atzerritarrekoei ere bai),
eskola-jazarpena, inklusibitate- eta berdintasun-planak,
irakasle-taldeak, teknologia digitalei etekin handiagoa
ateratzea, hezkuntza-sistema elebidun batetik ingelesa
komunikazio-hizkuntzatzat duen sistema hirueledun batera
igarotzea eta abar. Alderdi horiek guztiak, modu
isolatuan eta loturarik gabe landu beharrean, askoz
eraginkortasun handiagoz landu daitezke bidea argi eta
garbi markatzen duen plan estrategiko baten