Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

5
Eusko Alkartasuna Legebiltzar-Taldeak "Ley de Costas" izeneko uztailaren 28ko 22/88 Legearen aurka konstituzionatasunik ezazko jazarpena egiteari buruz egindako legez bestekoaren saloaren eztabaidaketa eta azken erabakia.
1988.10.13
34
08:36

Jatorrizko ekimenak

03\11\02\01\00081Kostuen legea deituriko uztailaren 28ko 22/88 Legearen aurka inkonstituzionalitate errekurtsoa jartzeari buruz

Izapideak

(Ezetsia)

Hizlariak

Blasco de Imaz, Carlos (EA LT) (00:08)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Guimón Ugartechea, Julen (Misto-PP LT) (00:22)Bideoa ikusi

Auzmendi Aierbe, Martín (EE LT) (00:25)Bideoa ikusi

Sagastagoitia Monasterio, Josu (NV LT) (00:31)Bideoa ikusi

Martínez Pérez, Alfonso (SV-ES LT) (00:42)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Blasco de Imaz, Carlos (EA LT) (00:54)Bideoa ikusi

Sagastagoitia Monasterio, Josu (NV LT) (01:02)Bideoa ikusi

Martínez Pérez, Alfonso (SV-ES LT) (Eserlekutik) (01:06)Bideoa ikusi

Botazioa. (01:07)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako bostgarren gaia: "Eusko
Alkartasuna Legebiltzar-Taldeak "Ley de Costas"
izeneko uztailaren 28ko Legea deituriko 22/88
Legearen aurka konstituziotasunik ezazko jazarpena
egiteari buruz egindako legez bestekoaren saloaren
eztabaidaketa eta azken erabakia.

Talde salo-egilea da hizpidearen jabe.
Blasco de Imaz jaunak du hitza.

BLASCO DE IMAZ jaunak: Lehendakari
jauna, legebiltzarkideok, iragan ekainaren 26an
Eusko Alkartasunaren izenean mintzatoki honetara
agertu nintzen Zigor-Bildumaren eta Gaizkintza-
Auzibide legearen Eraberritzeko oinarri-legearen
aurka konstituziotasunik ezazko jazarpena aurkeztu
eta aldezteko. Gaur modu berberean egingo dut,
eskabidezko modu berberean, delako "Ley de
Costas"en aurka.

Baina horra bultzatu gintuzten arrazoiak,
batean eta bestean, guztiz ezberdinak dira.
Izuekintzen aurkako arauei buruzkoetan, hala esan
zen bezala, oinarrizko lege-sendipena mintzen zutela
antzematen zen, eta hori dela eta gure hitzaldia
hertsiki lege-alorrekoa izan zen. Oraingo honetan,
"Ley de Costas" delakoa Estatutoaren idazkiarekiko
eta honi darizkion agintepideekiko erasoa dela
deritzogu, jakina denez, bidezko denez, goradeia
jartzea dakarten legezko alderdiak aipa daitezenaren
kaltetan gabe. Eta guzti hori, izan ere -hori ere esan
behar bait da-, lehenengo egitasmotik azken lege
idazketa arte aztertzeak, Parlamentuaren eta
Senatuaren zuzenketa-eskeak barne direla, eta
indarrean dauden arauek ematen duten hamar
minutuko eskuarmenean bilduz, horrek duen, edo
nik behinik behin aurkitu dizkiodan zailtasunarekin.

Baina usteko hauetatik abiatuz, lehenengo
eta behin adierazi behar dut legez besteko saloa
idazterakoan, eta, beraz "Ley de Costas"
aztertzerakoan, Aginte-eskuraketarako Bitariko
Batzordeko lehenbiziko bilerak gogoratzen nituela,
eta 80. eta 81. urte haietaz ari naiz. Ziren arrazoiak
zirela, hasieran Merkataritzako gaiak izan ziren, eta
are zehazkiago IRESCO-ri buruzkoak zirela oroitzen
naiz, eta eztabaiden bilakaera ikusirik,