Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

10
Euskadiko Ezkerra Legebiltzar-Taldeko Martín Auzmendi Aierbe jaun txit argiak Eusko Jaurlaritzari Barneko Iraskunde-Esparruaren osakerarekikoan Jaurlaritzak egindakoari buruz aurkeztutako erantzun-eskea.
1988.10.13
34
08:36

Jatorrizko ekimenak

03\10\05\01\00023Barneko Iraskunderi-Esparruaren osakerarekikoan Jaurlaritzak egindakoari buruzkoa.

Izapideak

-

Hizlariak

Auzmendi Aierbe, Martín (EE LT) (00:48)Bideoa ikusi

Lehendakariordetza, Lege Araubide eta Autonomia Garapen Saila, sailburua (00:54)Bideoa ikusi

Amaiera eman zaio bilkurari.

Testua

Hamargarren gaia: "Euskadiko Ezkerra
Legebiltzar-Taldeko Martin Auzmendi Aierbe
jaun txit argiak Eusko Jaurlaritzari barneko
iraskunde-esparruaren osakerarekikoan
Jaurlaritzak egindakoari buruz aurkeztutako
erantzun-eskea".

Auzmendi jaunak du hizpidea.

AUZMENDI AIERBE jaunak:
Lehendakari jauna, legebiltzarkide jaun-
andreok. Labur-labur, izan ere, erantzun-eskean
aurkeztutako hainbat arazo Lehendakariak
guztizko politikari buruzko eztabaidaketan
erantzun bait zuen. Halere, guztizko politikari
buruzko eztabaidaketaren Bilkuran aztertu ez
zituzten beste gai asko dagoenez, eta, nere
iritziz, Jaurlaritzaren jarreraren berri izatea
interesgarria denez, galdera honi eutsi egin diot.

Aurreko xehetasunei dagokienez, hauxe
esan nahi nuke funtsean. Hirugarren aldia da
Jaurlaritza honetako Lehendakariak legebiltzar
honetan Lurralde Historikoen legearen
azterketari ekingo zaiola aditzera eman duena,
hau da, lege horren ezarketa, garapena,
horretako lantaldeak eratuko direla, adierazi du,
eta, oraingo honetan ere, lan horiek bukatzeko
epe jakin bat jarri dutela adierazi digute. Hain
zuzen, Lehendakariak 1987.eko otsailean
Legebiltzar honetan hautagai bezala egin zuen
jaurtze-egitamuaren aurkezpenean, 1987. urtean
zehar lantaldeak eratzeko eta, azterketaren
arauera, behar izanez gero, bide oneratzeko
neurrien saloak egiteko ere hitza eman zuen.
Urte bereko irailean, guztizko politikari buruzko
eztabaidaketan, Lehendakariak berriz ere hitz
bera eman zuen, egun jakin bat ezarriz:
lantaldeak 1987.eko azken hiruhilabetealdian
eratuko zirela, hitzemate hori bete ez delarik.
Eta azkeneko guztizko politikari buruzko
eztabaidaketan, esan bezala, Lehendakariak,
talde horiek osaturik daudela eta, lehen esan
bezala, seguruenik, 1989.eko lehen
hiruhilabetealdian lanak amaiturik izango direla
adierazi zigun.

Era berean, aipatu hiru aldi horietan,
Jaurlaritzak legebiltzarkide-talde guztiei,
iraskunde-esparruaren behin betiko osakera
aztertzeko eta horri buruzko