Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

4
Galdera, Iñaki Oyarzabal de Miguel Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak lehendakariari egina, eskola-jangelen kontratazio publikoko iruzurrari eta hartu beharreko neurriei buruz. [10
10
05
01
0771]
2016.04.08
166
04:19

Jatorrizko ekimenak

10\10\05\01\00771Eskola-jangelen kontratazio publikoko iruzurrari eta hartu beharreko neurriei buruz

Izapideak

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuak erantzun du

Hizlariak

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (09:56)Bideoa ikusi

Hezkuntza, Hizkuntz Politika eta Kultur Saila, sailburua (09:57)Bideoa ikusi

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (09:59)Bideoa ikusi

Hezkuntza, Hizkuntz Politika eta Kultur Saila, sailburua (10:02)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako laugarren puntua: "Galdera, Iñaki Oyarzabal
de Miguel Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak
lehendakariari egina, eskola-jangelen kontratazio publikoko
iruzurrari eta hartu beharreko neurriei buruz".

Oyarzabal jauna, zurea da hitza.

OYARZABAL DE MIGUEL jaunak: Eskerrik asko, presidente
andrea.

Urkullu jauna, eskola publikoetako jangela-zerbitzuen
esleipenetan agertu den iruzurrak, zeina 200 milioi euro
baino gehiagokoa izan baitaiteke, Eusko Jaurlaritzak
ipinitako kontratazio-sisteman du, hain zuzen, bere
sorburua.

Eskaintzak aztertzen zituzten teknikariek, urte horietan
guztietan aztertzen aritu direnek, bazekiten beti izan
direla... beti enpresa berberak, zazpi enpresa horiek berak
izan direla kontratu guztien esleipendunak. Bazekiten.
Arduradun politikoek ere bazekiten, baina gauzak bere
horretan utzi zituzten. Ez zen berrikuskapenik egin, ez zen
neurririk hartu, eta horrek pentsarazten digu kasu honetan
gertatu direnak ezingo zirela gertatu Administraziotik
bertatik nola edo halako elkar hartzeren bat, aktiboa edo
pasiboa, izan ez balute.

Horregatik, Urkullu jauna, nahi dugu esan diezaguzula zer
egin duzun afera ezagutu zenez geroztik, eta zer egin behar
duzun hemendik aurrera.

Eskerrik asko.

LEHENDAKARIAK: Eskerrik asko, Oyarzabal jauna.

Erantzuteko, Uriarte anderea, zurea da hitza.


HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURAKO SAILBURUAK
(Uriarte Toledo): Presidente anderea.

Oyarzabal jauna, guztiz bidezkoa iruditzen zait zuk
erantzuna lehendakariarengandik jaso nahi izatea, baina
Jaurlaritzak azaldu du jada gai horri buruz egiten duen
balioespena, eta horrek pentsarazten dit zure galderaren
helburua izan daitekeela, besterik gabe, lehendakariari
eginda, hedabideetan oihartzun handiagoa eta berritua
lortzea.

Lehiaren Euskal Agintaritzak zigortu duena catering-
enpresek izan duten kolusio-jarduera da, eta ez
Administrazioaren kontratazio-prozedura edo ekintza.

Administrazioa izan da kaltetu nagusia. Legebiltzar honetan
azaldu zen