Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

3
Euskal Legebiltzar Talde Popularrak eta Mistoa-UPyD legebiltzar-taldeek egindako legez besteko proposamena, Eusko Jaurlaritzaren kudeaketa zuzeneko eskola-jantokien zerbitzuen ematea Auzo Lagun S.Coop., Cocina Central Goñi SL, Cocina Central Magui SL, Eurest Colectividades SL, Eurest Euskadi SL, Tamar Las Arenas SA, Gastronomía Cantábrica SL eta Gastronomía Vasca SA enpresei esleitzeko prozesuari buruzko ikerketa-batzorde bat eratzearen gainean. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. [10
11
02
01
0892]
2016.04.14
167
07:00

Jatorrizko ekimenak

10\11\02\01\00892Eusko Jaurlaritzaren kudeaketa zuzeneko eskola-jantokien zerbitzuen ematea Auzo Lagun S.Coop., Cocina Central Goñi SL, Cocina Central Magui SL, Eurest Colectividades SL, Eurest Euskadi SL, Tamar Las Arenas SA, Gastronomía Cantábrica SL eta Gastronomía Vasca SA enpresei esleitzeko prozesuari buruzko ikerketa-batzorde bat eratzearen gainean

Izapideak

-

Hizlariak

Poposamena egin duen taldearen txanda.

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (11:31)Bideoa ikusi

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (11:41)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Pastor Garrido, José Antonio (SV-ES LT) (11:57)Bideoa ikusi

Lazarobaster Badiola, Iñaki (EH Bildu LT) (12:04)Bideoa ikusi

Arieta-Araunabeña Ibarzabal, Juan Antonio (EA-NV LT) (12:12)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (12:23)Bideoa ikusi

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (12:30)Bideoa ikusi

Pastor Garrido, José Antonio (SV-ES LT) (12:37)Bideoa ikusi

Lazarobaster Badiola, Iñaki (EH Bildu LT) (12:43)Bideoa ikusi

Arieta-Araunabeña Ibarzabal, Juan Antonio (EA-NV LT) (12:49)Bideoa ikusi

Botazioa. (12:55)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako hirugarren puntua: "Euskal Legebiltzar Talde
Popularrak eta Mistoa-UPyD legebiltzar-taldeak egindako
legez besteko proposamena, Eusko Jaurlaritzaren kudeaketa
zuzeneko eskola-jantokien zerbitzuen ematea Auzo Lagun
S.Coop., Cocina Central Goñi SL, Cocina Central Magui SL,
Eurest Colectividades SL, Eurest Euskadi SL, Tamar Las
Arenas SA, Gastronomía Cantábrica SL eta Gastronomía
Vasca SA enpresei esleitzeko prozesuari buruzko ikerketa-
batzorde bat eratzearen gainean. Eztabaida eta behin betiko
ebazpena".

Proposamena egin duen taldearen txanda. Mistoa-UPyD,
Maneiro jauna, zurea da hitza.

MANEIRO LABAYEN jaunak: Eskerrik asko, presidente andrea.
Alderdi Popularrarekin batera, ikerketa-batzorde bat
eratzea proposatzen dugu eskola-jantokien iruzurra
politikoki ikertzeko, eta zehazki, Eusko Jaurlaritzaren
kudeaketa zuzeneko eskola-jantokien zerbitzua kontratatzeko
prozesu osoa, horren bidez esleitu baitzitzaien zerbitzua
ekimenaren aurkezpenean jasotako enpresei.


Lehiaren Euskal Agintaritzak, 2016ko otsailaren 4ko
Ebazpenaren bidez, 18 milioi euroko zehapena jarri zien
zortzi enpresa horiei, Eusko Jaurlaritzaren kudeaketa
zuzeneko eskola-jantokien zerbitzuen merkatua modu adostuan
banatzeagatik, gutxienez 10 urtez. Hots, urte horietan
guztietan kartel baten moduan jokatu izanagatik. Zehatz-
mehatz, Lehiaren Euskal Agintaritzak zenbait isun jarri
dizkie enpresa horiei; txikiena milioi erdi eurokoa da, eta
handiena, kasuren batean, sei milioi eurotik gorakoa.
Lehiaren Euskal Agintaritzak Ebazpenean dioenez, enpresa
horien jokabidea oso arau-hauste astuna da Lehiaren
Babesari buruzko Legearen arabera; izan ere, horretan
debekatzen da enpresek hitzartutako praktikarik gauzatzea
merkatuko lehia eragozteko.





Hezkuntza Sailak lehiaketen deialdia egin zuen jantokien
zerbitzua 2003tik 2014ra bitartean emateko. Lehiaketa
horien prozedurak bi fase ditu: lehenengoan, enpresek
frogatu behar dute zerbitzua emateko gai direla;
bigarrenean, lehiatu behar