Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

5
Legez besteko proposamen hauek batera eztabaidatu eta behin betiko ebazpena hartzea: Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, EITBren 2016-2019 aldirako programa-kontratua bertan behera uzteari buruz [10
11
02
01
0904] eta Mistoa-UPyD legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, EITBren programa-kontratua bertan behera uzteari buruz. [10
11
02
01
0907]
2016.04.14
167
07:00

Jatorrizko ekimenak

10\11\02\01\00907EITBren programa-kontratua bertan behera uzteari buruz
10\11\02\01\009042016-2019 aldirako programa-kontratu berria bertan behera uzteari buruz

Izapideak

-
-

Hizlariak

Berriro ekin zaio bilkurari.

Poposamena egin duen taldearen txanda.

Unzalu Hermosa, Mikel (SV-ES LT) (15:29)Bideoa ikusi

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (15:41)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Llanos Gómez, Nerea (PV-ETP LT) (15:47)Bideoa ikusi

Urruzuno Urresti, Unai (EH Bildu LT) (15:57)Bideoa ikusi

Uribe-Etxebarria Apalategi, Luke (EA-NV LT) (16:08)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Unzalu Hermosa, Mikel (SV-ES LT) (16:20)Bideoa ikusi

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (16:26)Bideoa ikusi

Llanos Gómez, Nerea (PV-ETP LT) (16:32)Bideoa ikusi

Urruzuno Urresti, Unai (EH Bildu LT) (16:38)Bideoa ikusi

Uribe-Etxebarria Apalategi, Luke (EA-NV LT) (16:44)Bideoa ikusi

Botazioak. (16:51)Bideoa ikusi

Testua

Arratsaldeko hirurak eta hogeita hamaikan ekin zaio berriz
bilkurari.

LEHENDAKARIAK: Arratsalde on.

Gai-zerrendako bosgarren puntua: "Legez besteko proposamen
hauek batera eztabaidatu eta behin betiko ebazpena hartzea:
Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez
besteko proposamena, EITBren 2016-2019 aldirako programa-
kontratua bertan behera uzteari buruz; Mistoa-UPyD
legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena,
EITBren programa-kontratua bertan behera uzteari buruz".

Proposamena egin duen taldearen txanda. Euskal
Sozialistak, Unzalu jauna, zurea da hitza.


UNZALU HERMOSA jaunak: Eskerrik asko, legebiltzarburu
anderea. Lehendakari jauna, sailburu anderea,
legebiltzarkideok, egun on guztioi. Gu, sozialistok,
kontratu-programaren alde gaude, baina ez kontratu-programa
horren alde. Eta saiatuko naiz behar adina arrazoi ematen
Legebiltzar honetako gehiengoak kontratu-programa hori
bertan behera uztearen eta legealdia bukatu arteko aldira
moldatzearen proposamenaren alde egin dezan. Guretzat,
sozialistontzat, kontratu-programa funtsezko tresna bat da
EITBk eta Eusko Jaurlaritzak EITBren lanaren helburuak eta
baldintza orokorrak ezartzeko. Negoziazio-esparru horretan,
EITBk bere jarduerak proposatzen ditu, eta Eusko
Jaurlaritzak konpromisoa hartzen du haiek aurrera
ateratzeko baliabideak emateko. Helburuetako bat da
finantziazio gardena, iraunkorra eta eraginkorra lortzea.
Uste dugu formula horrek gardena izan behar duela, eta
ebaluatzeko eta kontuak azaltzeko prozedura egokiak izan
behar dituela zerbitzu publikoarentzat.

Hori da arrazoietako bat gure taldeak erakundearen legearen
erreforma osoa proposatzeko. Erreforma horretan, besteak
beste, ezarriko litzateke Eusko Jaurlaritzaren eta EITBren
zuzendaritzaren arteko kontratu-programa hori
Legebiltzarrak onartu beharko lukeela; hala, gero
Legebiltzar honek izango luke konpromisoa segimendua
egiteko hartutako konpromisoei eta hitzartutako helburuak
ebaluatu eta balioztatzeko sistemei