Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

4
Mozioa, Belén Arrondo Aldasoro EH Bildu taldeko legebiltzarkideak aurkeztua, Lomceren aplikazioa eteteko Urkulluren Gobernuaren asmoen inguruan. Eztabaida eta behin betiko ebazpena.
2016.05.05
170

Jatorrizko ekimenak

10\11\03\00\00204Lomceren aplikazioa eteteko Urkulluren Gobernuaren asmoen inguruan

Izapideak

-

Hizlariak

Poposamena egin duen taldearen txanda.

Arrondo Aldasoro, Belén (EH Bildu LT) (13:10)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Celaá Diéguez, M.ª Isabel (SV-ES LT) (13:25)Bideoa ikusi

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (13:36)Bideoa ikusi

Berriozabal Bóveda, Jone (EA-NV LT) (13:47)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (13:59)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Arrondo Aldasoro, Belén (EH Bildu LT) (14:10)Bideoa ikusi

Celaá Diéguez, M.ª Isabel (SV-ES LT) (14:16)Bideoa ikusi

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (14:23)Bideoa ikusi

Berriozabal Bóveda, Jone (EA-NV LT) (14:25)Bideoa ikusi

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (14:31)Bideoa ikusi

Botazioa. (14:37)Bideoa ikusi

Eten egin da bilkura.

Testua

Gai-zerrendaren laugarren puntua. "Mozioa, Belén Arrondo
Aldasoro EH Bildu taldeko legebiltzarkideak aurkeztua,
Lomceren aplikazioa eteteko Urkulluren Gobernuaren asmoen
inguruan. Eztabaida eta behin betiko ebazpena".

Proposamena egin duen taldearen txanda. Arrondo andereak
dauka hitza, ekimena aurkeztu eta aldezteko.

ARRONDO ALDASORO andreak: Eskerrik asko. Egun on.

Lomceren aplikazioa Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan eteteko
helburua duen mozio honek apirilaren 22ko osoko bilkuran
Cristina Uriarte Hezkuntzako sailburuari egindako
interpelazioaren ondoriozkoa da.


Aipaturiko interpelazioan, egungo hezkuntza-sistemari buruz
hitz egiteaz gain, hainbat galdera, eskari eta proposamen
egin genizkion sailburuari, Lomceri aurre egin eta gure
hezkuntza-sistema babesteko, indartzeko eta eraikitzeko.
Jasotako erantzuna benetan eznahikoa eta eskasa izan zela
esan behar dugu. Eta horregatik aurkeztu dugu mozio hau.


Sailburuari esan niona laburbilduz, Lomce hezkuntzari azken
urteetan egindako eraso handiena da, zalantzarik gabe.
Besteak beste, lege atzerakoia, zentralista eta gure
hezkuntza-sistemaren beharrei erantzuten ez dion legea
delako. Eta horrela adierazi izan du Legebiltzar honek ere.


Ezezko biribila jaso du, era berean, Araba, Bizkai eta
Gipuzkoako hezkuntza-komunitatearen eta -eragileen
aldetik. Eta Lomceri aurre egiteko beharra eta
konpromisoa adierazi dute behin eta berriro...

LEHENDAKARIAK: Mesedez, isiltasuna, mesedez. Mesedez,
isiltasuna.

ARRONDO ALDASORO andreak: Jaurlaritza, Hezkuntza Saila,
Heziberri 2020 plana garatzen ari da; curriculum-dekretuak
ere garapen horretan kokatzen dira, baina berriro argi esan
nahi dugu Heziberri eta curriculum-dekretuak Araban,
Bizkaian eta Gipuzkoan Lomce aplikatzeko tresnak direla.



Hezkuntza-eragile gehienak ez datoz bat Hezkuntza
Sailarekin. Ez datoz bat Heziberriren curriculum-
dekretuekin, eta ezta hartzen ari diren beste erabakiekin
ere. Hor ditugu, adibide gisara, ordezkaritza duten
sindikatuen %