Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

16
Galdera, Miren Gallastegui Oyarzábal Euskal Sozialistak taldeko legebiltzarkideak Segurtasuneko sailburuari egina, Euskadiko poliziari buruzko lege-proiektuaren prestaketako atzerapenaren inguruan. [10
10
05
01
0849]
2016.05.06
171
04:16
Deialdiko 18. puntua.

Jatorrizko ekimenak

10\10\05\01\00849Euskadiko poliziari buruzko lege-proiektuaren prestaketako atzerapenaren inguruan

Izapideak

Segurtasuneko sailburuak erantzun du

Hizlariak

Gallastegui Oyarzábal, Miren (SV-ES LT) (13:20)Bideoa ikusi

Segurtasun Saila, sailburua (13:22)Bideoa ikusi

Gallastegui Oyarzábal, Miren (SV-ES LT) (13:24)Bideoa ikusi

Segurtasun Saila, sailburua (13:26)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako hemezortzigarren puntua: "Galdera, Miren
Gallastegui Oyarzábal Euskal Sozialistak taldeko
legebiltzarkideak Segurtasuneko sailburuari egina,
Euskadiko poliziari buruzko lege-proiektuaren prestaketako
atzerapenaren inguruan".


Gallastegui anderea, zurea da hitza.

GALLASTEGUI OYARZÁBAL andreak: Eskerrik asko, presidente
andrea. Egun on, sailburu andrea. Egun on,
legebiltzarkideok.

Ondo da, has gaitezen ados gaudenarekin: legeek emakumeen
eta gizonen arteko berdintasuna sustatu behar dute aukera-
desoreka dagoen kasuetan; bat gatoz, gainera, berdintasun
hori bultzatu nahi dugun moduari segurtasun juridikoa eman
behar zaiola.



Hain zuzen, mundu guztiak gogoan izango duenez, Ertzaintzan
diskriminazio positiboa egiteko neurriak hartu ziren. Izan
ere, sailburu andrea, polizia-kidego hori nabarmen
maskulinotutako polizia da, emakumezko agenteen presentzia
eta, batez ere, emakumezko polizia-buruen presentzia oso
urria da-eta. Horraino paradoxa.

Halaber, gogoratuko duzue epai batek Ertzaintzan emakumeen
aukera-berdintasuna bultzatzeko erakundeok adostu genituen
neurriak indargabetu zituela.


Bat ez etorriagatik ere, epaiari men egin genion eta,
orduan, esparru arautzaile berri bat eskaintzea zegokigun,
eta, batez ere, lehenbailehen egitea.

Zeuek aldebakarretik agintaldiaren hasieran onartu zenuten
legegintza-egutegiak data bat ezarri zuen: 2015eko lehen
hiruhilekoa. Gero, egindako eguneratzeetan -zuek jakingo
duzue zer irizpideren arabera egin dituzuen, guri ez
baitizkiguzue inoiz azaldu-, atzeratu egin duzue behin eta
berriz, eta, azkenean, orain ekarriko duzue. Ekarriko diot,
legea oraindik iritsi ez delako, Ganbera honetan lanak
amaitu baino bi hilabete lehenago. Harrigarria da benetan.

Nik galdera bat egin dizut eta erantzunak hiru izan
daitezkeela bururatzen zait. Baliteke, polizia
eraginkorragoa, efizienteagoa eta parekideagoa izatea
lortzeko, legeak jasotzen duen hori zeuek ere eta agenteek
berek ere ez sinestea, eta, beraz, askoz hobe da legea