Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

4
Mozioa, Gorka Maneiro Labayen Mistoa-UPyD taldeko legebiltzarkideak aurkeztua, Leioa eta Gasteizko campusetan berriki gertatu diren indarkeriazko liskarrei buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. [10
11
03
00
0207]
2016.05.19
173
06:05

Jatorrizko ekimenak

10\11\03\00\00207Leioa eta Gasteizko campusetan berriki gertatu diren indarkeriazko liskarrei buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Poposamena egin duen taldearen txanda.

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (11:28)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Isasi Balanzategi, Xabier (EH Bildu LT) (11:39)Bideoa ikusi

Gallastegui Oyarzábal, Miren (SV-ES LT) (11:49)Bideoa ikusi

Iturrate Ibarra, Iñigo (EA-NV LT) (11:55)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Llanos Gómez, Nerea (PV-ETP LT) (12:03)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (12:15)Bideoa ikusi

Isasi Balanzategi, Xabier (EH Bildu LT) (12:21)Bideoa ikusi

Gallastegui Oyarzábal, Miren (SV-ES LT) (Eserlekutik) (12:27)Bideoa ikusi

Iturrate Ibarra, Iñigo (EA-NV LT) (12:30)Bideoa ikusi

Llanos Gómez, Nerea (PV-ETP LT) (12:34)Bideoa ikusi

Botazioa. (12:39)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako laugarren puntua: "Mozioa, Gorka Maneiro
Labayen Mistoa-UPyD taldeko legebiltzarkideak aurkeztua,
Leioa eta Gasteizko campusetan berriki gertatu diren
indarkeriazko liskarrei buruz. Eztabaida eta behin betiko
ebazpena".

Proposamena egin duen taldearen txanda. Maneiro jauna,
zurea da hitza, ekimena aurkeztu eta aldezteko.

MANEIRO LABAYEN jaunak: Mila esker, presidente andrea.

Bizkaiko eta Arabako kanpusetan liskarrak izan ziren
berriro Ikasle Abertzaleak sindikatuak deitutako protesta-
ekitaldietan. Leioan, erasotzaile-talde batek
Errektoretzaren aurka eraso egin, eta lesioak eragin
zizkion zaindari bati eta txikizio batzuk egin zituen.
Gasteizen, Errektoreordetzaren egoitzan sartu eta kalte
materialak eragin zituzten protestan parte hartu zutenek.

Ekintza horiekin, ikasleen sindikatuak eskatzen zuen bertan
behera lagatzea Gasteizen eta Bilbon, martxoaren 17an,
LOMCE legearen aurkako greban gertatutako istilu
larriengatik -Gasteizen zalaparta ikaragarria izan zen-
irekitako diziplina-espedienteak eta ikasle batzuen aurkako
akusazioak.


EHUk gaitzetsi egin zituen indarkeriazko ekintza horiek
eta, lehendakariak zein Eusko Legebiltzarrak ere,
herritarren ordezkariok, gaitzetsi egin behar ditugu,
onartezina baita era horretako jokaerak gertatzen
jarraitzea. Horixe izan zen bere garaian erregistratu
genuen interpelazioaren xedea, bai eta orain erregistratu
eta defendatzen dugun mozioarena ere.

Demokrazia batean onartezinak dira ekintza bortitz horiek,
eta irmotasunez zentsuratu behar dituzte erakunde
demokratikoek eta geure burua demokratatzat jotzen dugun
guztiok. Gauza bat da ideia jakin batzuk aldarrikatzea edo
hemengo edo hango gobernuek har ditzaketen erabaki jakin
batzuen aurrean protesta egitea, eta oso bestelako kontua,
eta erabat onartezina, erakundeei hertsatzeko indarkeriazko
ekintzak egitea. Gertaera horiek, gainera, aurrez egin
diren beste ekintza bortitz batzuen jarraipena baitira,
azkeneko hilabeteotan sarriegi gertatzen ari dira-eta